Bidasoa Irunek jokalari gazteen prestakuntza ahalbidetzen jarraituko du

Javier Gastaminza, Endika Wamba eta Jon Ander Iribar jokalari gazteek lehen taldearekin egingo dute denboraldiaurrea. Horrela, datorren ikasturtean lehen taldearekin eta Bidasoako filialarekin, Lehen Mailako IlCapo Hondarribiarekin, txandakatuko dira. Hiru jokalari hauek azken denboraldian garatutako teknifikazio programan parte hartu dute jada, hurrengoan jarraituko dute eta erabaki honek formakuntza fasean dauden jokalariekin klubaren ildo estrategikoari jarraipena ematen dio.

Javier Gastaminza (Irun, 2005): CD Bidasoako harrobiko eskuin hegala. Azken denboraldian Euskal Ligako jubenil taldean, BM Bidasoa Irun, aritu da.

Endika Wamba (Irun, 2005): CD Bidasoako harrobiko ezker hegala. Azken denboraldian Euskal Ligako juvenil taldearen, BM Bidasoa Irun, eta Lehen Mailako filialaren arteko partidak uztartu ditu.

Jon Ander Iribar (Zumaia, 2005): Espainiako selekzioko beheko kategorietako deialdietan izan den ezker hegala. Pulpo Eskubaloi Klubetik dator. Azken denboraldi honetan Artalekuko teknifikazio saioetan parte hartu du eta Zumaiako taldean jokatu du.

Egoera berean egongo da nazioarteko Poloniako junior mailako pibotea den Jakub Sladkowski (Ruda Śląska, 2004). Jokalariak CD Bidasoan jokatuko du hurrengo bi denboraldietan, eta bigarren taldearen eta lehen taldearen artean txandakatuko du bere parte-hartzea.

Gorka Nieto eta Martin Santano jokalariak izan ziren prozesu honi hasiera ematen lehenak, eta beste jokalari batzuek ere parte hartu dute, pixkanaka-pixkanaka, eta horietako bost Espainiako junior selekzioaren deialdi berean sartu dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude