Martindozenea gaztelekuak urrian zehar 15 eta 18 urte arteko gazteentzako espazioan egingo diren ekintzen berri eman du. Ekintzak horiek ostiraletan eta larunbatetan egingo da. Espazioa arratsaldeko 17:00etan irekiko da eta ekintzak arratsaldeko 17:30ean hasiko dira.
Hauek dira urrian zehar Martindozenea gaztelekuan 15-18 urte artekoentzako espazioan egingo diren ekintzak:
- Urriaren 6an, ostiralean: Zure espazioa. Aurten espazioan zein ekintza egin nahi diren eta ideiak emateko aukera.
- Urriaren 7an, larunbatean: Sukaldaritza tailerra Carrot Cakea egiten ikasteko.
- Urriaren 13an, ostiralean. Topagunea. Espazioa nahi eran erabiltzeko auekra: Mahai jolasak, txoko lasaia, play-5, billarra etab.
- Urriaren 14an, larunbatean. Catan mahai jolasera jolasteko arratsaldea.
- Urriaren 20ean, ostiralean. Urriaren 19an Bularreko minbiziaren nazioarteko eguna ospatzen denez, Asexora- T zerbitzuak gaiaren inguruan hitz egiteko lanketa egingo du.
- Urriaren 21ean, larunbatean. Dardo txapelketa.
- Urriaren 27an, ostiralean. Espaziorako pertxeroak sortzen laguntzeko ekintza.
- Urriaren 28an, larunbatean. Gazteartean Fest Zabaltza plazan. Irun hiriko artistek, artista ezagunagoekin jotzeko aukera izango dute.
Antolatutako ekintzetan aurretiaz izena eman nahi baduzu bidali Whatsapp bat 656794372 zenbakira, Instagram bidez idatzi edo konekta@irun.org helbide elektronikora idatzi.



