Larunbat honetan fanfarreek Irungo kaleak hartuko dituzte Fanfarrealdiaren lehen edizioan

Larunbat honetan, abuztuaren 13an, Irungo kaleak musikaz eta umore onez beteko dira Fanfarrelandiaren lehen edizioarekin. Hitzorduaren helburua da hiriko kaleak girotzea. Larunbat osoan zehar, fanfarreak Irunen egongo dira, goizez eta arratsaldez hainbat ibilbide eginez.

Auzo eta plaza batzuetan geldialditxoak egiteaz gain, guztiak bereziki geldituko dira Zabaltza plazan, 10:00etatik 21:00etara Bildumazaletasunaren  Azoka egiten den bitartean.

Juncal Eizaguirre kultur ordezkariak ekimen horretaz hitz egin du esanez: “oso uda berezia izaten ari da, jarduera askorekin eta, batez ere, jende askorekin haiekin gozatuz. Fanfarrelandiaren eskaintzak jaietako giroa sortuko du, beti kutsatzen, horrelako taldeek beti girotzen baitituzte hiri-erdialdeko kale komertzialenak, eta seguru denok umore onez kutsatuko gaituela”.

Honako hauek dira taldea, ordutegiak eta ibilbideak:

LOS PEROLAS FANFARREA

11:30etik 13:30era

Ibilbidea: Zabaltza plaza (geldialdia), Colon ibilbidea, Hondarribia kalea, San Migel plaza, Esteban Indarteko oinezkoentzako eremua, Colon ibilbidea, Luis Mariano, Joaquín Gamón. Foruen karrika, Karrika Nagusia, eta amaitzeko, San Juan plaza.

GAUERDI FANFARREA

11:30etik 13:30era

Ibilbidea: Urdanibia plaza, Junkal karrika, Santiago kalea, Salís hiribidea, Esloleta kalea, Ezliza kalea,  San Juan plaza, Karrika Nagusia, Foruen karrika, eta amaiera, Zabaltza plazan (geldialdia).

JOSELONTXO`S FANFARREA

11:30etik 13:30era

Ibilbidea: Pio XII.a plaza, Serapio Múgica kalea, Juan Arana kalea, Luis Marianoko atzealdea, Zabaltza plaza (geldialdia), Argentinar Errepublika kalea, Iparralde hiribidea, Joaquín Gamón kalea, Luis Mariano, Juan Arana kalea, Serapio Múgica kalea, eta amaiera, Pio XII.a plazan.

TXIMELETAK FANFARREA

18:30etik 21:00etara

Ibilbidea: Pio XII.a plaza, Serapio Múgica kalea, Juan Arana kalea, Luis Marinoko atzealdea, Zabaltza plaza (geldialdia), Colón ibilbidea, Foruen karrika, Karrika Nagusia, San Juan plaza, Karrika Nagusia, Foruen karrika, Joaquín Gamón kalea, Zabaltza plaza (geldialdia), Juan Arana kalea, Serapio Múgica kalea, eta amaiera Pío XII.a plazan.

Programazio osoa udalaren webgunean kontsultatu daiteke, bai eta papereko agenda berrituan eta Zabaltza plazan jarrita dagoen totem erraldoian ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude