Jon Ander Iribar jokalariak Junior Selekzio Nazionalaren deia jaso du

Jon Ander Iribar bidasotarra (Zumaia, 2005) deitu du Espainiako Junior Selekzioak, Javier Fernández “Jabato”-k zuzenduta, selekzioen geldialdian bi lagunarteko prestatzeko eta jokatzeko. Ezker hegalekoa Junior selekzioan sartzen den belaunaldi berriaren zerrendan dago, izan ere, partaide guztiak 2004 edo 2005 urteetan jaiotako gazteak dira eta horietako batzuk jubenil mailan munduko txapeldun izendatu ziren.

Juniorrek urriaren 30ean, astelehena, dute hitzordua Madrilen kontzentrazioari ekiteko. Bertatik, Guadalajarara joango dira eta bertan lan egingo dute azaroaren 2ra arte, osteguna. Egun horretan David Santamaria Kiroldegian, 19:30etatik aurrera, Balonmano Guadalajara taldearen aurka arituko dira, Zilarrezko Ohorezko Mailako egungo liderra. Hurrengo egunean Plenitude ASOBAL Ligako Recoletas Atlético Valladoliden aurka jokatuko dute, kontzentrazio honetako bigarren eta azken lagunartekoa izango dena eta Juniorrek Huerta del Rey Kiroldegian jokatuko dutena 19:30ean.

Jon Ander Iribarrek (Zumaia, 2005) Espainiako selekzioko beheko mailetan parte hartu du. Ezker hegalekoa Pulpo Eskubaloia taldetik iritsi zen CD Bidasoara eta aurreko denboraldian talde bidasotarrak antolatutako teknifikazio saioetan parte hartu zuen.

Informazio gehiagorako, RFEBM-ko web-gunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude