
Real Uniónek Aston Villa FC taldearekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren berri eman du. Elkarlan akordio horri esker, kluba nazioartean kokatu ahal izango da. Era berean, uste da klubeko gazteen garapena hobetuko dela, ideien, tekniken eta jardunbide egokien truke kooperatiboarekin batera.
Bi kluben arteko akordio historiko honek metodologia teknikoa eta entrenamendukoa ere garatuko ditu. Aldi berean, errendimendu-, begiratze eta atzemate-arloetan, datuen analisian eta plantillen kudeaketan lagunduko du.
Aston Villa
Aston Villa, Ingalaterrako futbol talde historikoa, 1888an Football League-ren eta 1992an Premier League-ren sortzaileetako bat da, eta, gainera, Erresuma Batuko talderik adierazgarrienetako bat da.
1874an sortua, 1981/82 denboraldian Europako Kopa irabazi zuen, Ingalaterrako zazpi Liga Txapelketa eta FA Cupeko beste zazpi irabazteaz gain, horiei bost EFL Cup, Community Shield bat eta Europako Superkopa bat gehitu behar zaizkielarik. Real Uniónek bat egiten du beraz V Sports-eko kluben sare global gero eta handiagoarekin, Vissel Kobe (Japonia), ZED FC (Egipto) eta Vitória Sport Clube (Portugal) taldeekin batera.





