Urval Ensemble klarinete laukoteaz gozatuko dute igandean Amaia KZra hurbiltzen direnek

Uvral Ensemble klarinete laukoteak kontzertua eskainiko du igande honetan, martxoaren 10ean, arratsaldeko 19:00etan Amaia KZn. Haize-laukotea Jasone Etxebestek, Mikel Emezabalek, Carlos Casadók eta Marixi Sesma Aizpuruak osatzen dute. Zenbait musikariren lanak interpretatuko dituzte, hala nola Tomaso Albinoni, Jean Françaix edo Claude Debussy. Ekimena Ricardo Requejo Ganbera Musikako Zikloaren parte da.

Ricardo Requejo ganbera-musikako zikloaren barneko kontzertua izango da. Kontzertu-programa horren barruan, kontzertuak eskaintzen dituzte ibilbide profesional nabarmena duten musikariek.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, eta Amaia KZren webgunean eskuratu daitezke. Amaia KZko txarteldegian ere salgai jarriko dira, emanaldia baino ordubete lehenagotik hasita, baldin eta lekurik geratzen bada. Sarrera bakoitzak 5 euro balio ditu.

Urval Ensemble

Urval Ensemble laukotea 2002an sortu zen Zumaian, Klarinete Maratoia musika-proiektu originalaren barruan, eta nazioartean ibili dira. Euskal musika Euskal Herritik kanpo sustatzeko asmoz, kontzertu ugari eman dituzte gure mugetatik kanpo: León, Ávila, Madril eta Errioxa (Espainia), Lincoln (Estatu Batuak), Gante (Belgika), Asis (Italia) eta Faroe uharteak (Danimarka), besteak beste.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude