Oiassoko termak berreskuratzeko obrak direla eta, Obren arloak jakinarazi du Sarasate kalea itxita egongo dela datorren astean. Kalea apirilaren 8an, astelehenean, itxiko da eta itxiera apirilaren 12ra, ostiralera bitarte, luzatzea aurreikusita dago, biak barne.
Zirkulazioan aldaketak
Mozketa faseak iraun bitartean ibilgailuen zirkulazioa kudeatzeko, neurriak hartuko dira. Batetik, Eliza kalerako sarrera eta irteera, Fermin Calbetón kaleko garajeetako erabiltzaileentzat bakarrik baimenduko da. Gainerako erabiltzaileak Francisco de Gainza kaletik eta Perez Portu Almirantea kaletik desbideratuko dira.
Bestetik, obra gunetik eta Perez Portu Almirantea kalearen artean dauden garajeetara sarbidea ahalbidetzeko, Sarasate kalea bi noranzkoetan zikulatu ahal izateko egokituko da. Era berean, kale tarte horretan aparkalekuak kenduko dira, ibilgailuak gurutzatu ahal izateko.



