Irungo Udaleko Kultura Arloak aire zabaleko pintura ikastaro bat antolatu du, maiatzaren 11rako. Ikastaroa 10:00etatik 14:00etara bitartean izango da, beraz, 4 ordu iraungo du. Interesdunek izena eman dezakete dagoeneko, maiatzaren 8ra arte, Irungo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.
Paisaian eta beronen naturaleko irudikapenean interesa duen ororentzat da ikastaroa, parte hartzaileak Bidasoa inguruko paisaiara erakartzeko eta jarduera atsegingarri bat egiten duten bitartean aire zabalean gozarazteko. Ez da beharrezkoa aurrez inongo esperientziarik izatea.
Hasi konposiziotik, marrazkitik eta orbanetik eta buka akaberan, tailerraren helburua da formatu txikian aurrerago obra bat sortzeko apunte bat egitea. Gainera, parte hartzaileek noren beharren araberako prozedurarik egokiena ikasiko dute: olioa, akuarela, lapitzak, etab.
Ikastaroaren prezioa 21,60 euro da, eta taldea bost ikaslek osatuko dute gutxienez, eta hamabostek gehienez. Informazio gehiago nahi dutenek Herritarrentzako Arreta Zerbitzura edo Kultura Arlora jo dezakete, pinturamargoa@irun.org helbide elektronikora idatzi, edo 606 220 417 eta 695 752 994 telefono zenbakietara deitu.




