Maiatzaren 12an Sagarrek proiektuaren sagasti nagusia inauguratzeko festa egingo dute

Sagarrek sagardo ekologikoa egiteko sagarrak ekoizten dituen proiektua da. Maiatzaren 12an, igandean, Sagarrek proiektuaren sagasti nagusia inauguratzeko festa egingo dute. Ekitaldian parte hartzeko aurretiaz izena ematea beharrezkoa da.

Inaugurazio ekitaldia goizeko 10:00etan hasiko da. Euria egitekotan, ordea, festa maiatzaren 19ra, igandera, atzeratuko da. Sagarfestan ibilaldi labur bat, 30 minutu ingurukoa, egingo da Irungo landa eremuan barrena. Horrela, sagastia inauguratzeko ekitaldia egingo da. Hortaz gain, bertsolariak eta etxeko txikientzako jarduera bereziak egingo dira. Bestetik, Auntxa Trikitixa Taldeak ekitaldia girotuko du. Hortaz gain, Ola Sagardotegiaren eskutik sagardoa edo sagar zukua eta pintxoa dastatzeko aukera egongo da.

Ekitaldirako sarrerak webgune honetan erreserbatu behar dira eta 10 euroko prezioan eskura daitezke. Plaza kopurua mugatua izango da. Antolatzaileek adierazi dutenez, familian edo lagunekin egiteko plan bikaina izango da.

Sagarrek

Sagarrek proiektua 8 hektarea baino gehiago ditu Irungo landa-eremuan. Lur horietan sagarraren ekoizpena modu ekologikoan egiten da, bertako barietatetako sagarrak ekoiztuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude