Tsunami orkestrak Zabaltza plazako kioskoaren inguruak dantzan jarriko ditu igandean

Igande honetan, ekainaren 2an, kontzertu bat eskainiko du Tsunami orkestrak, Irungo Zabaltza plazan, arratsaldeko 18:00etan. Jarduera honek jarriko du abian 60 urtetik gorakoei zuzendutako «Kioskoan Dantzan» programa. Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko arloak antolatutako ekintza da.

Programa horren barruan, igandeko hitzorduaz gain, musikaz eta dantzaz gozatzeko aukera eskainiko zaie adinekoei beste bi egunetan ere: bata abuztuaren 14an, gaueko 22:00etan, Remember orkestrarekin; eta bestea urriaren 6an, arratsaldeko 18:00etan, Tsunami orkestrarekin.

«Kioskoan Dantzan»

Dantza, jarduera fisiko oso bat izateaz gain, zorion iturri indartsua da. Horregatik, Irungo Udalak «Kioskoan dantzan» programa abian jartzea erabaki du, Zabaltza plazan 60 urtetik gorakoentzako zenbait dantza-saio antolatuta.

“Dantza Kioskoan” ekimenak Irungo erdigunea musikaz eta dantzaz beteko du herritar guztien gozamenerako eta, bereziki, 60 urtetik gorakoen gozamenerako. Hiru aldiz ere Irungo puntu enblematiko hau jaiaren arima bihurtuko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude