Larunbat honetan, ekainaren 8an, III. “San Martzial” Senior Nesken Eskubaloi Torneoa jokatuko da Artalekun. Txingudi Eskubaloia klubak, Irungo Udalaren laguntzarekin,antolatutako txapelketa da. Euskadi, Iparralde eta Nafarroako senior mailako 6 taldek parte hartuko dute bertan.
Ekimena kirolean emakumeen parte-hartzea sustatzeko eta bultzatzeko sortu zen. Irun eskubaloiarekin lotutako hiria da, eta lagunarteko txapelketa honen antolaketaren helburu nagusia emakumezkoen eskubaloia indartzea eta ikusaraztea da.
Guztira, 6 taldek parte hartuko dute bertan, Euskaditik, Iparraldetik eta Nafarroatik etorritakoak: Ereintza Beissier (Ereintza), Ibaizabal senior (Durango), BM Ardoi (Zizur Nagusia), Eibar Eskubaloia Senior Neskak B (Eibar), Stade Hendayais HB (Hendaia) eta Txingudi Zubieder (Irun).
Finalaren aurretik eskubaloi egokituko partida bat jokatuko da Txingudi Echemar eta Ereintza Eskubaloia talde sortu berriaren artean. Bi taldeak mistoak dira, adimen-desgaitasuna duten 30 gazte ingururekin. Denboraldi honetan, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak eta Kirol Egokituaren Federazioak proiektu hau landu dute, eta Gipuzkoako hainbat eremutan eskubaloi egokitua sustatu dute, gizarteratzeko tresna gisa.
Programa
- 9:30ean 1. partidua: Txingudi Zubieder eta Ereintza Beissier.
- 10:15ean: 2. partidua: Stade Hendayais eta Eibar Senior Neskak B.
- 11:00etan: 3. partidua: Ereintza Beissier eta Ibaizabal Senior.
- 11:45ean 4.partidua: Eibar senior neskak B eta BM Ardoi.
- 12:30ean 5. partidua: Txingudi Zubieder eta Ibaizabal Senior.
- 13:15ean 6.partidua: Stade Hendayais – BM Ardoi.
- 14:00etan Bazkaria.
- 16:00etan 5. eta 6. postuak.
- 17:00etan 3. eta 4. postuak
- 18:00etan Eskubaloi egokituko partida: Txingudi Echemar eta Ereintza Eskubaloia.
- 19:00etan Finala.
- 20:00etan sari banaketa eta itxiera ekitaldia.



