Erdialdeko auzo elkarteak Kultur Astea antolatu du. Ekitaldiak urriaren 14tik 20ra egingo dira Aldapeta kaleko 7. zenbakian dagoen Erdialdeko auzo elkartearen egoitzan.
Jarraian, 2024ko egitarauaren barnean antolatu diren ekintzak kontsulta ditzakezu:
- Urriaren 14an, astelehenean, 18:00etan: Argazki Rallyaren aurkezpena. Gaia Irungo Erdialdean izango da.
- Urriaren 15ean, asteartean, 18:30ean: Pedro Ballaz Venturak “140 urte zarzuela eta opera Irungo antzokietan” hitzaldia emango du.
- Urriaren 16an, asteazkenean, 19:00etan: Atzegik dantza emanaldia eskainiko dut “Integrazioa, desgaitasun intelektualak” titulupean.
- Urriaren 17an, ostegunean, 19:00etan: Koldo Salinasek, “Txokolatearen historia Irunen” hitzaldia eta dastaketa gidatuko ditu.
- Urriaren 18an, ostiralean, 19:00etan: Atzokoak abesbatzak kontzertua emango du, abesti herrikoiak abestuz.
- Urriaren 19an, larunbatean, 11:00etatik 13:00etara: Maialen Arocenak gidatutako eskulan tailerra eta 6 urtetik gorako haurrentzako jolasak.
- Urriaren 19an, larunbatean, 18:30etik 20:00etara: Erdialdeko kaleetan Ondare Kultur Elkarteko Erraldoiak eta Oiasso Txaranga. Erdialdeko auzo elkartearen lokala izango da ibilaldiaren irteera eta helmuga, tartean erdialdeko hainbat kale zeharkatuko dituztelarik.
- Urriaren 20an, igandean, 12:30ean: Argazki Rallyko irudi irabazleen erakusketa eta sari banaketa.



