Ainize Txopiteak masterclass tailerra emango du azaroaren 30ean, larunbatean, Udal Marrazketa eta Pintura Akademian. Diziplinarteko artistak 10:00etatik 14:00etara luzatuko den tailerra gidatuko du. Tailerrean parte hartzeko, ez da beharrezkoa aldez aurreko ezagutzarik izatea.
Artistak bere lana erakutsiko du, eta parte hartzaileek collagean oinarritutako praktikak egingo dituzte. Txopitearen ikuskeraren ezaugarri nagusia gizakiaren eta naturaren artean konexio bat sortu nahian hizkuntza eta irudia, poesia eta ikusizkoa integratzen dituen sakontasun emotibo eta kontzeptualeko ildo estetiko bati jarraitzea da.
Izen ematea
Izena emateko epea datorren astelehenean hasiko da, hilak 18, eta hilaren 27ra arte iraungo du. Esteka honetan eman ahalko da izena, 21,6 euroan, eta taldea bost ikaslek osatuko dute gutxienez, eta hamabostek gehienez.