Maiatzaren 18rako bizikleta eta marrazketa uztartzen dituen ekintza proposatzen du Balaztak

Maiatzaren 18rako, iganderako, ekintza bateratua antolatu dute Balazta elkarteak eta Juncal Alfonso. Proposatutako planak bizikleta eta marrazketa uztartzen ditu. Doako ekintza izango da, Irunen hasi eta Hondarribian amaituko dena.

Ekintzako goizeko 10:30ean hasiko da. Irungo Zabaltza plazatik abiatuta, bizikletaz Hondarribirako bidea egingo dute. Goizeko 11:00ak aldera Hondarribiko kirol portura iritsiko dira. Bertan Juncal Alfonsok marrazketa sketch tailerra emango du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude