Irungo Emakumeen Etxeak Naizen elkartearen hitzaldia hartuko du ostegunean, abenduaren 19an. Haur eta gazteen transexualitateari buruz hausnartzeko hitzaldia izango da arratsaldeko 17:00etan hasiko dena. “Ez da nire gorputza, zure begirada da” lelopean, Bea Sever sexologoa eta Naizen elkarteko hainbat familiaren testigantzak izango dira hitzaldiaren hariak.
Hitzaldia publiko guztiari irekia da eta sarrera doan ere, tokia bete arte.



