Irunen dena prest dago Errege Magoei harrera egiteko

Irun Errege Magoen eta pajeen bisita jasotzeko prestatzen ari da. Gaur goizean egindako prentsaurrekoan Nuria Alzaga, Irungo Udaleko Kultura ordezkariak adierazi duneez,  “Irunek dena prest du urteko gaurik magikoenerako”. Urtarrilaren 4an Errege Magoen pajeek haurren gutunak jasoko dituzte Irungo Udaletxean. Errege Magoak berriz, abenduaren 5eko arratsaldean iritsiko dira Irunera.

Kultura ordezkariarekin batera, desfilean parte hartuko duten figura eta elkarteetako ordezkariak ere izan dira gaur goizeko prentsaurrekoan: Melchor Erregearen pajea, errege-postaria, Eneko Calvo, Irungo Atseginaren izenean, Ion Tamayo, Santiagoko Deabruak taldearen izenean, Garikoitz Gonzalez “Irun Hiria” Musika Bandaren ordezkari gisa, Josune Gurrutxaga 22 Academyren ordezkari gisa eta Angeles Hernandez zuzien ordezkari gisa.

Olentzero eta Mari Domingi iritsi ondoren, Errege Magoen txanda izango da. Euren karrozetan Irungo kaleak zeharkatuko dituzte euren morroiekin batera igande honetan, urtarrilak 5. Ohikoa denez, aurreko egunean, urtarrilaren 4an, Errege Morroiek haurren gutunak jasoko dituzte, 16:00etatik 20:00etara, Irungo Udaletxeko Areto Nagusian.

Alzagak azaldu duenez, “Irun prest dago urteko gaurik magikoena bizitzeko. Pozak hiriko kaleak beteko ditu igande honetan, urtarrilak 5, Errege Magoen Kabalgatarekin. Desfilea zoragarria izango da, eta aurten ere pertsona guztiak liluratzea espero dugu”.

Aurtengo Errege Magoen Kabalgata jendetsua izatea espero da: lau karrozek osatuko dute, tartean, musikariak, dantzariak, morroiak eta Maiestateen segizioa bezalako figurekin.

Kabalgata magikoa

Desfile ofiziala hasi aurretik, Errege postariek, bizikletaz eta Los Perolas eta Los Tranquilo fanfarreek lagunduta, gozokiak eta banderatxoak banatuko dituzte hiriko kaleetan zehar, Errege Magoen zain dauden bitartean jendea animatzeko.

Bere hitzorduari leial, Meltxor, Gaspar eta Baltasar, euren Errege Zerbitzariekin batera, trenez iritsiko dira Geltoki Zaharrera 18:00etan. Desfilea Letxunborro Hiribidetik hasiko da, ondoren Hondarribia kaletik eta Colón pasealekutik jarraituko du eta San Juan plazan amaituko da, 19:30etan Errege Magoen Agurrarekin udaletxeko balkoian.

Aurreko edizioetan bezala, kabalkadan hiriko talde eta entitateek parte hartuko dute, eta desfilea ordena honetan egingo da: A&B Shows, Irungo Atsegiñako erraldoiak, Irun Hiria Musika Banda, Meltxor Erregearen karroza, Gaspar Erregearen karroza, Zozongo Batukada eta Analia Bellydance dantza eskola, Baltasar Erregearen karroza, Trikuharri, 22 Academy eta Ondare Kultur Elkarteko Disneyko karroza. Hiru Erregeek, gainera, 40 zuzi inguru izango dituzte eskolta lanetan.

Gogoratu behar da, kabalgata dela eta, trafikoan etenaldiak eta desbideraketak egongo direla, baita aldaketak hiriko autobus-zerbitzuan ere.

Gabonak guztiontzat

Aurten ere, eta Olentzeroren eta Mari Domingiren gutunen bilketan bezala, larunbat honetan, urtarrilak 4, Udaletxean sarrera bat jarriko da mugikortasun urriko pertsonek gutunak Errege Magoen morroiei eman ahal izateko.

Errege Magoen desfileari begira, igande honetan, urtarrilak 5, hiru tarte gordeko dira mugikortasun urriko pertsonek Errege Magoen hirira iristeaz gozatu ahal izan dezaten. Lehenengoa San Juan plazan, bigarrena Colón pasealekuaren erdiko zatian, eta hirugarrena Jenaro Etxeandia inguruan. Gune guztiak hesiz seinaleztatuta eta mugatuta egongo dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude