«Munduari bira» programaren bigarren blokean izena emateko epea irekiko da bihar, urtarrilak 3. Oraingoan Afrika ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Tailerrak urtarrilaren 11n, 18an eta 25ean eta otsailaren 1ean egingo dira, 10:00etatik 13:00etara, Erdiguneko haurtxokoan (Gipuzkoa hiribidea, 8).
Urtarrilaren 9ra arte luzatuko da tailerretan izena emateko epea. GazteARTEan Irungo Udaleko Gazteria arloak antolatuta, parte-hartzaileak Afrikara gerturatuko dira euriaren makila edo Egiptoko falafela egiteko tailerren bidez, besteak beste. Gainera, blokeari amaiera emateko ekitaldia bikaina izango da, euriaren jaialdi bat antolatuko baita.
«Munduari Bira» programa
«Munduari Bira» adierazpide kultural eta sozialen aniztasuna ezagutzeko programa bat da, lau eta zortzi urte bitarteko haurrei zuzendua. Dibertsitatea eta kultura-aniztasuna lantzen dira, eta askotariko alorretako gaitasunak garatzeko aukera eskaintzen du, ohi ez bezalako jarduerekin eta modu dibertigarrian. Horrela, zenbait balio lantzen dira zeharka, hala nola lankidetza, elkartasuna, enpatia eta errespetua.
Tailerrak doakoak dira, eta hiriko haurtxokoetan egingo dira, kultura-aniztasuna, elkarrekiko ezagutza eta errespetua lantzeko, beste balio batzuen artean. Saio guztiak larunbat goizetan dira. Jarduerak parte-hartzaileen adinaren eta haurtxoko bakoitzaren ezaugarrien eta kokalekuaren arabera egokitzen dira.
Urtearen lehen erdian, beste hainbat bloke egingo dira “Munduari Bira” programaren barnean. Hirugarren blokean, 2025eko otsailean eta martxoan, Europa landuko dute Lapitzeko haurtxokoan. Laugarren blokean berriz, 2025eko martxoa eta apirila artean, Asia jorratuko dute Kateako haurtxokoan. Azkenik, 2025eko maiatza eta ekaina artean, Ozeaniri begira jarriko dira “El Rancho” San Migueleko haurtxokoan.



