Mundu Bira tailerrak 3. blokera iritsi dira eta oraingoan Asia ezagutuko dute Lapitzeko Haurtxokora hurbiltzen direnek. Tailerren hirugarren blokean Asia ezagutuko dute, bertako geografian, gastronomian, artean eta abar sakonduz. Txinako tintarekin margotzea, yoga praktikatzea edo Hanamia ospatzea izango dira, besteak beste, tailerrean egingo diren jarduera batzuk.
4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako programa da Munduari Bira. Kultura eta gizarte adierazpenen aniztasuna ezagutzen laguntzeko, aniztasuna eta kulturartekotasuna lantzen baitira bertan, eta hainbat alorretan trebetasunak modu desberdin eta dibertigarrian garatzeko aukera eskaintzen da, lankidetza, elkartasuna, enpatia eta errespetua bezalako balioak zeharka sustatuz.
Programa 4 bloketan garatuko da, gai eta teknika desberdinekin, eta bakoitzak 5 saio izango ditu. Saioak larunbatetan egingo dira, 11:00etatik 13:00etara, eta bloke bakoitzak saio bat izango du 09:00etatik 13:00etara. Bloke bakoitzak aukera emango du saioak Haurtxoko desberdin batean garatzeko. Jardueren ikuspegia parte-hartzaileen adinetara eta Haurtxoko bakoitzaren ezaugarrietara eta ingurunera egokitua dago.
1. Blokea: abendua
Gaia: Amerika
Lekua: Txikilab Haurtxokoa
2. Blokea: Urtarrila-otsaila
Gaia: AFRIKA
Lekua: Katea Haurtxokoa (Araba kalea, 46)
3. Blokea: Otsaila-martxoa
Gaia: Asia
Lekua: Lapitzeko Haurtxokoa
Datak: Martxoak 4, 11, 18, 25 eta Apirilak 1 (Larunbatak)
Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara
Izen ematea: Otsailak 24-Martxoak 1
4. Blokea: Maiatza-ekaina
Gaia: Ozeania
Lekua: San Migeleko Haurtxokoa
GazteARTEAN eta Irungo Udaleko Gazteria Zerbitzuak lankidetzan antolatutako jarduera da. Izen ematea Irungo Udalaren webgunearen bitartez egin daiteke. Beti bezala, doako jarduera izango da.