Dagoeneko izena eman daiteke Haurtxokoek proposatutako tailerretan

Duela gutxi aurkeztutako hiriko lau haurtxokoetan ikasturtea hastearekin batera, Gazteria arloak udal-instalazio guztietan banatuta emango diren doako tailerren lehen multzoaren berri eman du. “Munduari bira” izenburua duen jardueran, esaterako, hainbat balio landuko dira, hala nola kultur aniztasuna, elkar ezagutzea eta errespetua. Ostiral honetan, hilak 14, ireki da udalaren webgunearen bidez izena emateko epea.

Deskribapena
Migrazioari, teknologia berriei, globalizazioari eta merkataritza digitalari esker urruneko geografia eta kulturetako gizabanakoekin harremanetan jartzea oso erraza den mundu batean bizi gara. Horregatik txikitatik kulturartekotasuna lantzea oso garrantzitsua dela uste dugu, gainera balio hori antzeko beste batzuekin harremanetan dago: kultura-aniztasuna, elkar ezagutza eta errespetua.

Programa 4 bloketan garatuko da, gai eta teknika desberdinekin, eta bakoitzak 5 saio izango ditu. Saioak larunbatetan egingo dira, 11:00etatik 13:00etara, eta bloke bakoitzak saio bat izango du 09:00etatik 13:00etara. Bloke bakoitzak aukera emango digu saioak Haurtxoko desberdin batean garatzeko. Jardueren ikuspegia parte-hartzaileen adinetara eta Haurtxoko bakoitzaren ezaugarrietara eta ingurunera egokitua dago.

1. Blokea: Urria-abendua
Gaia: Amerika
Tokia: Txikilabeko Haurtxokoa

2. Blokea: Urtarrila-otsaila
Gaia: Afrika
Lekua: Landetxa Haurtxokoa

3. Blokea: Otsaila-martxoa
Gaia: Asia
Lekua: Lapitzeko Haurtxokoa

4. Blokea: Maiatza-ekaina
Gaia: Ozeania
Lekua: San Migeleko Haurtxokoa

Izen ematea Irungo udalaren webgunearen bitartez egin behar da eta laza mugatuak dira,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude