8. Gabonetako Argiztapen Lehiaketako sariak banatu ditu Muganek

Mugan merkatarien elkarteak 8. Gabonetako Argiztapen Lehiaketako sariak banatu berri ditu. Lehiaketaren zortzigarren edizioan hiriko 34 saltokik parte hartu dute. Guztira, 5 kategorietako sariak banatu dituzte: Sari Herrikoia, Elegantzia Saria, Sormen Saria, Erakusketa Saria eta Eguberri Tradizioa Saria. Aukeraketa irudimena, originaltasuna eta aurkeztutako dekorazioen kalitatea bezalako irizpideetan oinarritu dira sariak banatzeko.

Lehiaketa honen helburu nagusia Gabonetako argiztapenagatik eta dekorazioagatik nabarmentzen diren establezimenduetako erakusleihoak, fatxadak eta sarrerak aintzatestea eta saritzea da. Gainera, merkatariek beren produktuak nabarmentzeko argiztapena aprobetxatzeko egiten duten ahalegina baloratu nahi du elkarteak, bertako negozio txikiei kolorea eta bizitza emanez. Mugan elkartetik adierazi dutenez, “ahalegin horrek jai-giroa sortzen laguntzen du, herritar guztiek goza dezaketena Irungo merkataritza-kaleetatik paseatzean”.

Gabonetako elementuen eta argiztapenaren erabilera bereziki baloratu dira, betiere merkataritza-espiritua eta negozioaren funtsa mantenduz. Ebaluazioak kanpoko zein barruko dekorazioa hartu du kontuan, baita produktuen erakusketa eta eszenografiaren sormena ere. Lehiaketa honek, dekorazio talentua ospatzeaz gain, tokiko merkataritzaren bizitasuna indartzen du egun berezi hauetan.

Sari Herrikoia Serapio Múgica kaeko 18. zenbakian dagoen Felix Arraindegiarentzat izan da. Nafarroa hiribideko 21. Zenbakiko Bidasoa Optikak irabazi du Elegantzia saria. Sormen saria Juan Thalamas Labandibar kaleko 33. zenbakiko Laura estevez estudioarentza izan da. Erakusketa sariak Aduana kaleko 2. zenbakiko Adriana Barrios ile-apaindegiarentzat izan da. Azkenik, Eguberrietako Tradizioa sariaren irabazlea izan da Merino Orozco farmazia, Luis Mariano plazako 4. zenbakian kokatua.

Merkatari elkarteak webgune bat sortu du, non lehiaketan parte hartu duten saltokiak ikusi daitezkeen . Bertan jasotzen dira establezimenduaren datuak, kokapena, parte-hartzaile bakoitzarentzako irudi-galeria bat eta sare sozialetan integratzeko eta partekatzeko aukera. Gabonetako lehiaketa honek oihartzun handia izan du Facebook, Twitter eta Instagramde Mugan sareetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude