Mugan merkatarien elkarteak 7. Gabonetako Argiztapen Lehiaketako sariak banatu ditu

Mugan merkatarien elkarteak Gabonetako Argiztapen Lehiaketan saritutako merkataritza establezimenduei sariak eman dizkie. Lehiaketaren 7. Edizioan bost kategoria osatu dira eta kategoria bakoitzak irabazle bana izan du. 33 establezimenduk parte hartu dute lehiaketan eta Federópticos Uranzu, Chocolates de Irun, Adriana Barrios Estilistas, Nerea Ansa ile-apaindegia eta A Terriña izan dira aurtengo sarituak.

Lehiaketa honen helburu nagusia Gabonetako espirituz argiztatu eta apaindutako establezimenduetako erakusleihoak eta fatxadak edota sarrerak saritzea da. Era berean, erakusgai dauden produktuak nabarmentzeko argiztapenaren baliabidea hornitu eta aprobetxatu duten merkatariak aintzatestea. Hori guztia tokiko saltoki txikiei kolorea eta ikusgarritasuna eskaintzeko asmoz, Irungo kale komertzial guztietan gainerako herritarrek dekorazio-talentuaz eta Gabonetako giroaz goza dezaten.

Gabonetako 7. Argiztapen Lehiaketan 33 establezimenduk hartu dute parte eta 5 kategoria osatu dira sariak banatzeko: Herri Saria, Elegantzia Saria, Sormen Saria, Erakusketa Saria eta Gabonetako Tradizioaren Saria. Sarituak aukeratzeko irudimena, originaltasuna eta erakusleiho lehiakidearen kalitatea hartu dira kontuan.

Dekoratuan Gabonetako elementuen eta argiztapenaren erabilera baloratu da, betiere negozioaren merkataritza-espirituari eta oinarrizko jarduerari eutsiz. Eta ebaluazioa establezimenduen kanpoko eta barruko Gabonetako argiztapenaren eta dekorazioaren gainean egin da, erakusketarekin batera eta erakusleihoaren eszenografiaren ikusizko emaitzaren originaltasuna kontuan hartuta.

Herri Saria: A Terriña 

Luis Mariano kaleko  6. zenbakian kokatutako A Terriñak, Galiziako produktuen denda berriari, Irungo publikoaren errekonozimendua eta estimua irabazi ditu eta Herri Saria eskuratu du Gabonetako erakusleiho argitsu bati esker.

Dotorezia saria: Federopticos Uranzu

Colón pasealekuaren 16. zenbakiko Federopticos Uranzu Gabonetako 7. Argiztapen Lehiaketako Dotoreziaren Saria eskuratu du Gabonetako tonu berdez betetako beira-arasa batekin. Erakusleihoak oinezko guztiak lehen begiratuan liluratzen ditu. Kolore berdexken fusioa, dotore jarritako betaurrekoekin primeran integratzen dira.

Sormen saria: Adriana Barrios ile-apaindegia

Aduana kalean, Adriana Barrios Estilistasen erakusleihoan ezkutatuta, Grinch-a dago, eta Gabonekin zerikusia duen guztia gustatzen ez bazaio ere, Muganen Sormenaren Saria eskuratu du. Opariak dituen kartel batek helbide desberdinak markatzen ditu  eta erakusleihoaren barruan Grinch-a dago zain, Gabonetako koloredun puxika bilduma handi batez osatutako erdi-arku baten gainean.

Erakusketa saria: Chocolates de Irun

Foru kaleko 13. Zenbakian Chocolates de Irun dendak duen erakusleihoak aurten Errege Magoen intsentsua, mirra eta urrea kakaoarengatik aldatu ditu. Jaiotza baten birsortzea egin dute, Jesus haurrari kakaoa eta txokolategiko bonboiak oparitzeko.

Gabonetako Tradizioaren Saria: Nerea Ansa ile-apaindegia

Aurten, Nerea Ansa ile-apaindegiak bitrina bat ekarri du, elementu ikusgarri askorekin: elur-orein zuriak argiekin, Gabonetako zuhaitz bat mugitzen ari den tren batek inguratuta, eskuz egindako postontzi bat haurrek beren gutunak bota ditzaten… Fusio ideal bat, parekorik gabeko erakusleiho bat sortzen duena.

Gainera, merkatarien elkartearen webgunean lehiaketan parte hartu duten establezimenduak ikusteko atal bat sortu da. Bertan, establezimenduaren datuak, kokapena, parte-hartzaile bakoitzaren irudi-galeria bat eta sare sozialetan integratzeko eta partekatzeko aukera jasotzen dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude