Bihar, urtarrilaren 18an, larunbatean, “Irun Hiria” Argazki Lehiaketaren sariak banatzeko ekitaldia egingo da. Irungo Argazkilari Elkarteak antolatutako lehiaketaren sari banaketa Amaia KZko hitzaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 20:00etan.
Argazki erakusketa
Era berean, bihar bertan lehiaketara aurkeztutako argazkien artean aukeratutako argazkien erakusketa zabalduko da. Erakusketa otsailaren 9ra arte bisitatu ahalko da. Inaugurazio ekitaldia erakusketarako hautatutako argazkiekin egindako ikus-entzunezko baten proiekzioarekin hasiko da. Ekitaldi eta erakusketarako sarrera doan izango da, aretoaren edukiera bete arte.



