Joan den urtarrilaren 9an, “Gu geu – Así somos” argazki-erakusketa ibiltariak bere ibilbidea amaitu zuen.
2024ko apirilean aurkeztu zen Caser Residencial Anakan, eta bertan lehen aldiz erakutsi zitzaien protagonistei eta zentroko egoiliarrei beren egunerokotasuna argazkitan. Guztira 8 espazio desberdinetan jarri da ikusgai: The Museum food and drinks (Oiasso taberna), Real Unión taberna, Restaurante Fuenterrabía jatetxea, Bodegón Sotero, Palmera Montero Gunea, Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoa eta Mendibil Merkataritza Zentroa.
Erakusketaren balantzea ezin positiboagoa da, helburu nagusia zentroan bizi diren adinekoen egunerokotasuna ikusaraztea baitzen, eta espazio askok esan digute erakusketak ez duela soilik oso harrera ona izan, baizik eta jendea harritu egin dela argazkietan ateratako une asko ikusita: hondartzako bainuak, txangoak, kontzertu batez gozatzea, etab.
Caser Residencial elkartetik, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu proiektu txiki hau, hain ilusio handiz burutua, gune hauetan guztietan erakusteko aukera eman diguten espazio guztiei. Eta, jakina, gure egoiliarrei eta haien familiei, erakusketa honen eta gure egunerokoaren protagonista gisa.









