Udako giroa nagusituko da datozen hilabeteetan Caser egoitzetan antolatuko diren ekintzetan

Irungo San Pedro eta San Martzial jaiak atzean utzi ostean, udako ekintzen antolaketan zentratuko dira Anaka eta Betharrameko Caser Residencial egoitzetan. Udako hilabeteetarako ekintza bereziak antolatuko badira ere, urtean zehar egiten diren tailer eta bestelako ekintzen erritmoari eutsiko zaie era berean.

Itsasoaz mugarik gabe disfrutatzeko aukera
Udako ekintza nagusietako bat “Mugarik Gabeko Bainuak” izena daraman programa izango da. Programa honen bitarteaz, Anaka zein Betharram egoitza zein eguneko zentroetako erabiltzaileei hondartzara hurbiltzeko erraztasunak ematen zaizkie, udaran eguzkiaz eta itsasoaz gozatzeko aukera izan dezaten. Udako hilabeteetan zehar era honetako bi irteera antolatzen dira astero.

Udako ekintza bereziak
Hortaz gain, bestelako ekintzak antolatzen dira egoitzetan. Esaterako, uztaileko lehen astean udarari ongietorria emateko festa bat antolatu zen Anaka egoitzako terrazan, musika eta mojitoekin. Uztailaren 7an, berriz, San Ferminak ospatu ziren Anakako egoitzan eta 12an eguneko zentroan egindako berritze lanak amaitu ostean, Eguneko Zentroarekin berriz elkartzeko beste festa bat antolatu zen. Gainera, Nagusilan taldearen musika emanaldia eta bingo bereziak izan dituzte ere.

Betharrameko egoitzan udako ekintza bereziak antolatu dira ere. Endanea lore-dendara irteera bat antolatzeaz gainera, egoitzaren alboan dagoen parkeaz gozatzeko irteerak prestatzen dira ere, egoitzako erabiltzaileek naturaz gozatzeko aukera izan dezaten. Hortaz gain, ekintza musikal ugari izango dira udako hilabeteetan zehar. Betharramen gainera, Hondarribiko jaien prestaketa lanei ekingo diete ere udara amaitu aurretik, egoitzako kantinera aukeratu eta apainketa lanak aurrera eramateko.
Bi egoitzetan egingo den beste ekintzetako bat “Paellada” izango da. Betharram egoitzaren kasuan ekintza hau uztailaren 13an egingo da eta Anakako egoitzan, ordea, uztailaren 19an. Abuztuko hilabetera begira aurrerago ezagutzera emango diren ekintza osagarriak antolatzeko asmoa dago.

Tailerrak betiko martxan

Udako erritmoak, ordea, ez du urte osoan zehar Caser Residencial egoitzetan burutzen diren erritmoan eragin. Arte-terapia tailerra izango da udako hilabeteetan zehar bertan behera geldituko den tailer bakarra. Gainontzeko tailer eta ekintzak, adibidez, musika-terapia tailerra, bi egoitzetan egiten jarraituko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude