Hamaika interiorismok sukaldeen eraberritze lanak errazten ditu. Prozesua hasi aurretik bezeroen beharrak entzun eta erabilgarri dagoen espazioa aztertzeaz arduratzen dira. Ostean, eraberritzearekin loturiko gremioak koordinatzen dituzte, prozesua ahal bezain beste azkartu eta errazteko. Beti ere, Hamaikak bezeroen gogobetetasun osoa du helburu.
Zer egin behar da lehenik sukalde bat erreformatzeko erabakia hartzen denean?
Jabeak Hamaikarengan jarri behar du konfiantza, gu arduratzen garelako egungo sukaldea neurtzeaz eta sukaldearen banaketa eta diseinua antolatzeaz. Dauden aukerak aztertzen ditugu, eta diseinua eta banaketa erabaki ondoren, materialak eta akaberak aukeratzen dira. 3Dn lan egiten dugu, hasi aurretik sukalde amaitua bistaratu ahal izateko.
Garrantzitsua al da ideia argi bat izatea erreformarekin hasi aurretik?
Hamaikan, asko baloratzen dugu bezeroak zer ez duen nahi jakitea, diseinu- eta banaketa-aukerak gehiago eskaini ahal izateko.
Aurretiazko plangintza on batek lagundu al dezake erreforma behar bezala garatzen?
Egin beharreko lanak ondo planifikatzea ez ezik, erreforma behar bezala gauzatzeko oinarria ere bada. Kronologikoki ordenatu behar dira esku hartzen duten gremioak, denborak arintzeko eta dena aurreikusitakoaren arabera joan dadin.
Nola erraztu dezake erreforma baten garapena interiorismo enpresa bat kontratatzeak?
Barne-diseinatzaile batek erreforma bat egitea errazten du, espazioa aztertzen duelako eta bezeroaren premietara eta bizitzeko modura egokitzen delako. Batez ere, konponbidea ematen die erreforma batean konpondu beharreko alderdi guztiei, lanak koordinatuz, hura nahi den espazioan bihurtzeko.
Espazio erabilgarriak zenbateraino baldintza dezake erreforma baten emaitza?
Eskuragarri dagoen espazioa da erreforma baten baldintza nagusia, eta behin erabilgarri dagoen espazioa aztertuta, oso garrantzitsua da banaketa onena bilatzea. Garrantzitsua da argia eta biltegiratze eremuak kontuan hartzea.
Bezeroen beharrak asko aldatzen dira sukaldeari ematen dioten erabileraren arabera?
Bezero bakoitzak bizitzeko modu ezberdina du eta bere beharrak aztertu behar dira bere sukaldean edo bere etxeko edozein espaziotan konpondu ahal izateko.
Sukaldean erreforma bat egiteko orduan, garrantzitsua al da materialak aukeratzea?
Erreforma osatuko duten elementu guztiak garrantzitsuak dira, bai materialak, horien kalitateak, akaberak, …
Zertan fijatzen zarete bezeroaren beharretara hobekien egokitzen den sukaldea sortzeko?
Garrantzitsuena da oso ondo antolatzea sukaldeko espazioen banaketa, bertan jantokirik dagoen ala ez, garbiketa-gune gisa eman beharreko erabilerak, biltegiratze handia behar duen ala ez.
Gremioak behar bezala koordinatzea garrantzitsua da erreformaren epeak laburtu ahal izateko?
Jakina, Hamaikan plannig batekin lan egiten dugu egin beharreko lanak kronologikoki koordinatzeko, gremio baten eta bestearen arteko espazioak laburtzeko eta entrega-epea atzerapenik gabe betetzeko.
Baimenik behar da sukaldea eraberritzeko?
Instalazio berriak egin behar badira, material-hondakinak kendu behar badira, leihoa aldatu behar bada edo galdararen kokalekua aldatu behar bada, erreforma-baimena eskatu behar da.
Zer bilatzen dute bezeroek sukaldea eraberritzeko erabakia hartzen dutenean?
Bezero gehienek barruko instalazioak eguneratu nahi dituzte, eta, jakina, erosoago egon nahi dute sukalde berrian.
Nola antolatzen dituzue sukaldeko erreformak jabeei ahalik eta enbarazu gutxien egiteko?
Gu arduratzen gara guztiaz, baimena eskatzeaz, lana planteatzeaz eta gremioak koordinatzeaz, bezeroek erreforma-prozesua ahalik eta gutxien sufritu dezaten. Obra hasi aurretik, zenbat eta zehatzagoa izan proiektua, orduan eta eragozpen gutxiago sortuko diegu.
Zertan inspiratzen zarete bezeroari proposamen erakargarriak eskaintzeko?
Merkatuak eskaintzen dituen material berrietan, joera berrienetan eta gustuetan.
Zein dira sukaldeak eraberritzeko azken joerak?
Sukalde-berrikuntzetan gehien eskatzen den joera egongelarekin bateratzea da, etxebizitzaren familia-nukleo bihurtzeko. Sukaldeko materialei dagokienez, gehienak ate lauak dira, erpuruko tiratzaileekin eta kolore natural, zuri eta grisetan, sukalde berrietan gehien ikusten direnak.