Hamaika enpresa Hondarribiko San Markos plazako 1. zenbakiko behealdetik interiorismo zerbitzuak ematen ditu. Barne-diseinuaren sektorean 30 urteko esperientzia du eta, besteak beste, eraberritze partzialak edo integralak gauzatzeaz arduratzen dira.
Hamaikan eraberritzeak egiten dituzue. Nolakoa da prozesua?
Hamaikan eraberritze integral edo partzialak egiten ditugu bezeroen beharren arabera. Lehenik eta behin, pertsonak ezagutzea gustatzen zaigu, eta, jakina, eraberritu beharreko espazioa in situ bisitatzea, neurriak eta argazkiak hartzeko eta behin betiko proposamenean lan egin ahal izateko behar den informazio guztia lortzeko.
Eraberritze lan bat egiteko orduan, zer da zuentzat garrantzitsuena?
Guretzat, eraberritze on bat egiteko gakoa bezeroen benetako beharrak ezagutzea da, espazioaren banaketa egokiena egin ahal izateko. Horrela, bezeroaren etxebizitzan bizitza erosoagoa eta zoriontsuagoa izatea lortuko dugu. Zure etxean nola bizi nahi duzun argi daukazunean, errazagoa da eraberritzea gauzatzea. Beraz, proiektuak horretarako aukera ematen badu, hainbat distribuzio aukerekin lan egiten dugu.
Konfinamenduan eta etxean igarotako hilabete luzeen ostean, espazioak eraberritzeko eta etxerako ekipamendua hobetzeko eskaria hazi dela nabaritu duzue?
Etxean denbora gehiago egoteak gure etxeen gabeziak eta beharrak ikusarazi dizkigu, eta, beraz, espazioak eraberritzeko eta etxerako ekipamenduri dagokionez eskaria handitu dela nabaritu dugu.
Horretarako, inguruko goi mailako hornitzaileekin lan egiten duzue, ezta?
Printzipioz tokiko material-hornitzaileekin lan egiten dugu zeramikak, zura eta pinturak eskuratzeko. Horrez gain, altzari, argiztapen eta ehungintzarekin loturiko materialei dagokienez, estatu mailako hornitzaileak dauzkagu.
Erraza al da beti sektoreko azken joeren berri izatea?
Gure hornitzaileen bidez eguneratuta daukagu merkaturatu diren azken materialen eta akaberen informazioa. Oso garrantzitsua da azoketara joatea, merkatua nola aldatzen den eta gorabidean dauden dekorazio-joerak zein diren ikusi eta informazioa eguneratuta eduki ahal izateko.
Nola moldatzen zarete etxe bakoitzari ukitu berezia emateko?
Lehenik eta behin, espazio bakoitza desberdina da eta pertsona bakoitzak gustu eta behar bereziak ditu. Beraz, eraberritze eta etxebizitza bakoitza berezia eta besteekiko desberdina izatea erraza da.
Eraberritzea egiten den bitartean, bezeroei aldi baterako alokairu-irtenbiderik eskaintzen diezue?
Bai, bezeroek behar badute, higiezinen agentziekin lankidetzan aritzen gara aldi baterako alokairua aurkitzen laguntzeko.
Zuen lana konfiantzan eta hurbiltasunean oinarritzen da?
Jakina, guk badakigu pertsonen bizitza hobetzearren lan egiten dugula eta “haien etxeak inbaditzen ditugula”. Beraz, guretzat konfiantza ezinbestekoa da gure lana errazteko. Bezeroek gugan konfiantza dutenean errazagoa izaten da, eta horrek lana asko errazten digu.
Zein da zuen bereizgarria, sektoreko beste enpresekin alderatuta?
Gure desberdintasuna da bezeroei “neurrira egindako jantziak” egiten dizkiegula da, hau da, bezero bakoitzaren beharretara egokitzen garela, bai logela bat altzariz hornitu eta apaintzeko, bai etxebizitza oso bat eraberritzeko. Eraberritzearen azterketa osoa egiten dugu, obra egiteko beharrezkoak diren gremioekin elkarlanean. Eraberritzea aurrera eramateko beharrezko baimenak kudeatzeaz ere ardura- tzen gara. Gainera, altzari eta dekorazio-osagarri ugari eskaintzen ditugu aukeran, espazioa azken xehetasunetaraino janzteko. Gure bezeroei, behar izanez gero, altzari- edo etxe-aldaketako zerbitzua ere ematen diegu. Hain zuzen ere, gure bezeroeei eraberritzeen gaineko erabakiak erraztu nahi dizkiegu. Horrela, behin Hamaikarekin etxea eraberritzea erabaki dutenean, gu arduratzen gara prozesu guztiaz, bezeroak kezkatu ez daitezen, etxe aldaketa lasai hartu eta zoriontsu bizitzeko gogoak izan ditzaten.