Pentsio publiko duinak eskatzeko sinadurak bilketak eta informazio saioak antolatu dira otsailerako

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak eta Irungo Auzo Elkarteen Federazioak pentsio publiko duinak eskatzeko jarduerak antolatu dituzte otsailerako Irunen. Izan ere, hainbat sinadura bilketa eta informazio saio prestatu dituzte, hiriko leku ezberdinetan egingo direnak. Eskakizunen artean, gutxieneko pentsioa gutxieneko soldatarekin berdintzea eskatuko dute.

Lehen saioa otsailaren 18an, asteartean izan da, Ospitale Zaharreko Gure Altxor elkartearen egoitzan arratsaldeko 17:30ean. Bigarrena berriz, otsailaren 20an, ostegunean, izango da 17:00etan San Miguel auzoko auzo elkartean. Azkena, berriz, otsailaren 26an, asteartean izango da, 18:00etan Arbesko bizilagun elkartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude