Txingudiko Bertso Eskolako bertso tailerrak eta Irunabarrek Joxe Mari Lopetegi bertsolaria oritzeko beste ekintza bat proposatzen dute. Maiatzaren 31n, larunbatean, Irungo Atsegiña elkartean bertso kantu bazkaria antolatu dute oraingoan. Txartelak Atsegiña tabernan eta Bidasoko AEK Irungo euskaltegian eskuratu ahalko dira, 20 euroan, maiatzaren 26a baino lehen.
Apirilaren 13an egindako kantaldiarekin bezala, Joxe Mariren ondoregoak eta adiskideak burubelarri hari dira antolakuntza lanetan eta bazkariaren prestaketa lanetan. Horregatik, elikadura nahasmenduak edo menuaren gaineko oharrak egin nahi izanez gero (haragirik ez…), txartela erosten duten bazkaltiarrek 688 826 433 telefono zenbakira idatzi beharko dute. Izan ere, antolatzaileen asmoa da bertso kantu bazkari hau aurretik antolatutako kantaldia bezain arrakastatsua izatea, horregatik “primeran bazkaldu eta hobeto pasatuko dutela” agindu dute.