Nagore Laffage gogoratuko dute Irunen uztailaren 7an

Nagore Laffage omentzeko ekitaldi bat antolatu duteIrungo Udalak eta Irungo Emakumeen Etxea Elkarteak (IEEE), baterako kudeaketa hitzarmenaren esparruan, irundarra hil zutenetik 17 urte betetzen direnean. Omenaldia datorren astelehenean izango da, uztailak 7, arratsaldeko 19:00etan, Irungo Emakumeen Etxearen aurrean, Istillaga plazan.

Ekitaldia Nagore Laffageren omenaldi hunkigarri bat izango da eta erakutsiko du, 17 urteren buruan ere, hiriko biztanle guztien bihotzean iltzatuta jarraitzen duela haren memoriak eta oroitzapenak. Data garrantzitsu hori baliatu nahi dute Irungo Udalak eta IEEEk, Nagore oroitzeaz gainera, argi uzteko emakumeen kontrako indarkeriek zauri sendaezinak uzten dituztela. Aldi berean, Asun Casasola Nagoreren amaren figura ere aintzatetsi eta omenduko da, indarkeria matxistak prebenitzeko egiten ari den lanagatik. Antolatzaileek aurreratu dutenez, euria ari badu, Emakumeen Etxearen barruan egingo da, eta orduan baliteke guztientzako lekurik ez egotea.

Ekitaldiari hasiera emateko, harrera instituzionala egingo da Emakumeen Etxearen kanpoaldean. Bertan, Cristina Laborda alkatea, eta Maite Cortina Berdintasun eta LGTBIQ+ Eskubideen ordezkaria egongo dira, beste udal ordezkariez gain. Ondoren, Aita Donostiaren Oinazez pieza interpretatutako du Esther Barandiaranek. Jarraian, Asun Casasola lehiaketako ipuinak irakurriko dira. Geroago, Abesbatza Feministak ‘Ez beti da ez’ abestia interpretatuko du, eta amaitzeko Asun Casasolak hitza hartuko du.

Hitzaldia

Bestetik, uztailaren 11n, datorren asteko ostiralean, Irungo Emakumeen Etxeak Indarkeria matxistatik bizirik irten direnen lekukotzak jasotzeko hitzaldia antolatu du. Hitzaldia arratsadeko 18:30ean izango da, edukiera bete arteko sarrera librearekin eta gazteleraz. Asun Casasola eta Emma Larretak parte hartuko dute bertan. Gainera, hitzaldian zehar 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzako Zaintza Zerbitzua izango da, 943 505505 telefonoan 48 h-ko aurrerapenarekin abisatuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude