Zabalik dago Euskal Herriko II. Txotxongilolarien topaketan izena emateko epea

Euskal Herriko Txotxongilolarien II. Topaketa urriko lehenengo asteburuan, urriaren 3tik 5era egingo da. Dagoeneko zabalik dago aurtengo edizioan izena emateko aukera eta abuztuaren 15a baino lehen egin beharko da. Jaialdiak Euskal Txotxongilolariak elkartzeko xedea du eta Bidasoako eskualde osoan egingo da.

Euskal Herriko txotxongilolarien topaketa, Euskal Txotxongilolariak elkartzea xedea duen jaialdi autogestionatua da. 2025eko Bigarren edizio honek, Txotxongilo eta objektuen antzerki munduan lan egiten duten profesionalak elkartu eta horientzako topalekua sortzeaz gain, euskal txotxongilolari berriak eta sortze berrien lan erakustaldia antolatzea izango du helburu.

Txotxongilo eta objektuen antzerkirako gune izango da Bidasoaldeko eskualdea. Topaketa, Bidasoako eskualdean gauzatuko da urriaren 3an, 4an eta 5ean (Hondarribia, Hendaia eta Irunen) sortzaileak, esperientziak eta antzerki proposamen berriak partekatzeko.

Parte-hartze aukerak

Ekitaldiak parte-hartzeko bi aukera eskaintzen ditu: gonbidatutako artista gisa parte hartzea edo lan berriak aurkeztea (ikuskizun laburrak edo kabareterako piezak). Hautatutakoek ostatu eta janaria izango dute, eta, gainera, diru-saria jasoko dute ikuskizuna aurkezten dutenek.

Izena emateko aukera abuztuaren 15era arte zabalik egongo da. Lehentasuna euskarazko lanek eta autonomia teknikoa duten taldeek izango dute.Xehetasun gehiagorako, kontsultatu parte-hartzeko formularioa edo jarri harremanetan antolatzaileekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude