XII. Txapelaundi Saria jasoko du Xabier Txapartegik Alde Zaharra San Juan Auzo Elkartearen eskutik

Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak XII. Txapelaundi Saria emango dio Xabier Txapartegi Larrañagari datorren larunbatean, abuztuaren 16an. Saria emateko ekitaldia Xantalen Ermitako plazatxoan izango da 12:00etan, 11:00etan hasiko den mezaren ondoren.

Aurten XII. Txapelaundi Saria Xabier Txapartegi Larrañagari emango zaio, 1937an Xantalen kalean jaioa eta bizitza osoan bizi izan dena, auzoari eta hainbat erakunderi oso lotua. Gainera, Irungo lehen alkatea izan zen (1979-1983), demokraziaren lehen udal hauteskundeen ondoren.

Txapelaundi Saria

Sari hau 2014an sortu zen, auzokideak edo auzoarekin lotura estua duten pertsonak saritzeko; auzoko egunerokotasunean lagundu eta parte hartu dutenak, batez ere bizitzeko eta elkarbizitzarako leku hobea izan dadin lagundu dutenak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude