Mugikortasunaren Europako Asteak bere arrastoa utziko du asteburu honetan Irungo erdigunean

Aste honetan zehar hainbat ekintza egin dira hirian 2024ko Mugikortasunaren Europako Astearen barruan. Astea amaitu aurretik ordea, beste hainbat ekintza egingo dira oraindik. Adibidez, irailaren 22an, txirrindularitza-martxa herrikoi bat egingo da erdialdeko kaleetan barrena Irungo Udaleko Mugikortasun arloak antolatua. Egun berean, Txingudiko Zerbitzuak bigarren eskuko bizikleten azoka egingo du Zabaltza plazan.

Bizikleta martxa

Txirrindularitza-martxa herrikoia goizeko 10:45ean hasi eta 13:00ak arte luzatuko da. Irungo Udaletik deia egiten da hiritar guztiek ekimen honetan parte hartzeko, mugikortasun jasangarria eta osasuntsu egoten sustatzen duena, hain zuzen.

Hori dela eta, Irungo Udaltzaingoak jakinarazi du hurrengo hau dela martxak izango duen ibilbidea hirian zehar. Martxa Zabaltza plazatik abiatuko da 10:45ean, eta ibilbide hau egingo du: Zabaltza plaza, Colón pasealekua, Hondarribia kalea, Itzulia Zubimuxuko biribilgunean, Hondarribia kalea, Geltoki kalea, Colón pasealekua, Aduana zaharra, Jose Egino kalea, Serapio Mujika kalea,Alfonso Morales kalea, Gipuzkoa hiribidea, Olibondoen biribilgunea, Euskal Herria hiribidea, Larreaundiko biribilgunea, Dolores Salís, Santa Elena kalea, Urdanibia plaza (janari-postua), Junkal kalea, Santiago kalea, Bidasoa ondoko bidegorria, Santiagotik Osinbiribileraino, Juan Thalamas Labandibarreko bidegorria Behobiaraino, Maria Juncal Labandibar, Juan Thalamas Labandibarreko bidegorria Osinbiribileraino, Dunboako bidegorria, Nafarroa hiribidea, Colón pasealekua, amaiera Zabaltza plazan 13:00ak aldera, gutxi gorabehera.

Ibilaldia ibilgailu motorizatuekin partekatuko da, horregatik Udaltzaingoak zainduko du martxa. Horretarako, bi udaltzain motorrean joango dira, bat martxaren aurretik eta bestea atzetik.

Bizikleta merkatua

Egun berean, irailaren 22an, bigarren eskuko bizikleten Merka2dasoa azoka egingo da Irunen. Zabaltza plazan 10:30etik 14:00etara bizikleta edo patinete elektriko saldu eta erosteko aukera egongo da. Azokan parte hartu nahi dutenek webgunearen bidez hitzordua eskatu edo 900 119 384 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude