Puianako bizikleten garbitoki berria erabilgarri dago jada

Dagoeneko irekita dago Puiana auzoko bizikleten garbitokia. Garbitokia berria Puianako auzoa Eskualdeko Ospitalearekin lotzen duen bidegorriaren alboan dago.

Irunen dagoen mota honetako bigarren garbitokia da, 2022an Meakan instalatu zenaren ostean. Esku-hartze honetan, garbiketak eragindako gainazaleko urak biltzeko kanaletak instalatu dira, eta zona perimetralki itxita geratuko da marroi koloreko hormigoi testurizatuzko bloke batekin. Bloke horrek ura behar bezala biltzea ahalbidetzen du, lorategi-eremua urez bete gabe, ez baitago hutsunerik oinarri gisa erabiltzen den hormigoizko lauzaren eta bloke-hormatxoen artean.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude