Iganderok neguko ordutegia izango du urriaren26tik, igande honetatik, aurrera. Ondorioz, Colón pasealekuan egiten diren mozketak 15:00etan amaituko dira, arratsalde osora luzatu ordez. Neguko ordutegira aldatzearekin batera egingo da aldaketa hau, urtero bezala.
Ordutegi aldaketa
Udarako ordutegian mozketak goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00etara egiten dira; neguan aldiz, mozketa 15:00ak arte egiten dira. Neguko ordutegi hau 2025eko martxora arte zabalduko da.