FICAB, Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoak, jaialdiaren 25. edizio ospatuko du 2025ean. Jaialdia azaroaren 10etik, astelehena, azaroaren 15era, larunbata, egingo da, eta Amaia Kultur Zentroan guztira 24 film proiektatuko dira: film luzeak eta laburrak.Edizio honetan ere Espainiatik, Frantziatik eta Italiatik etorritako filmak dira nagusi, baina badira beste herrialde askotatik iritsitakoak ere, hala nola, Errusiatik, Txinatik eta Saudi Arabiatik.
Dagoeneko nazioarteko erreferentziazko ekitaldia bihurtu da arkeologiaren inguruko ikus-entzunezkoen produkzioari dagokionez. Hain zuzen ere, penintsulan gisa honetako jaialdi bakarra da eta munduko garrantzitsuenetako bat, aurten museo eta kultura erakunde nazionalen eskutik jasotako babesa aintzatetsiko du, ‘Ficab Ibiltaria’ ekimenaren bidez elkarlanean aritu baitira nazioarteko jaialdian.
Lehenengo alkateorde eta Kultura ordezkari Nuria Alzagak eta FICABeko eta Oiasso Museoko zuzendari Aizpea Goenagak edizio honen xehetasun guztiak eman dituzte. Aurkezpenean, horiekin batera izan dira Bizinema, Asociación de Recreación Histórica Oiasso eta San Vicente de Paul Ikastetxeko ordezkariak ere izan dira, ARK MO egitasmoaren baitan.
Lehen alkateordea eta Kultura zinegotziak azpimarratu nahi izan du jaialdi hau ondarearekin zerikusia duten beste erakunde batzuentzat bihurtu den erreferentzia; izan ere “urteroko topaketa da, eta bertan biltzen dira, batetik, dokumental historiko eta arkeologikoetan espezializatutako ekoizle ospetsuenak, eta, bestetik, ikerketa arkeologikoaren kalitateak ezaugarritutako ekoizpen txikiak. Halaber, nabarmendu nahi dut jaialdiaren balio kulturala eta dibulgatzailea, urtero interes handiko proposamen zinematografikoak jasotzen dituzten ikus-entzule leialek bermatua.”
Lehen alkateorde eta Kultura zinegotziak aukera aprobetxatu nahi zizan du “Oiasso Museoak egiten duen lan guztia zoriontzeko eta eskertzeko”. Era berean, herritar guztiak animatu ditu FICAB jaialdiaren edizio berezi honekin gozatu dezaten. Nabarmentzekoa da hautatutako lan guztietatik 10 emakumeek zuzenduak dira, eta, beraz, jaialdiaren historian emakumeen presentzia inoizko handiena da edizio honetan.
FICAB Ibiltariaren aintzatespena
25. urteurrenaren harira, jaialdiak jendaurreko aintzatespena egingo die FICAB Ibiltariaren bidez jaialdian hautatutako ikus-entzunezkoen hedapenean lagundu duten erakundeei eta kultura zentroei. Ekimen horri esker, urte osoan zehar zinema arkeologikoa eta iraganari buruzko ezagutza Irundik haratagoko publikoari hurbilarazten zaizkio, eta proiektu bizia bihurtzen da, data ofizialetatik kanpo ere jardunean jarraitzen duena Oiasso Museoa bereizgarri egiten duen espiritu dibulgatzaileari eutsiz.
FICAB jaialdiaren edizio berezi honen esparruan, azaroaren 13an aurreikusitako lan jardunaldi baten bidez, erakunde parte hartzaile horien arteko lankidetza sarea sendotzeko etorkizuneko oinarriak finkatu nahi dira, eta ikus-entzunekoa bezalako formatu berrietara egokitzeko erronkaren inguruan gogoeta egin nahi da ondare historikoaren aberastasuna ezagutarazten jarraitzeko eta komunitate zientifikoaren eta era guztietako publikoen arteko loturak indartzeko.
Egun horretan, Cristina Laborda alkatea buru izango duen ekitaldi bat egingo da udaletxeko areto nagusian, eta eskerrak emango dizkie museo eta interpretazio zentro nagusiei jaialdiaren ibilbidean laguntzeagatik, FICAB jaialdiak urte osoan zehar aurrera egin dezan. Hala bada, laguntza emateagatiko aintzatespen ekitaldi horretan izango direla berretsi dute Espainiako Arkeologia Museo Nazionaleko zuzendari Isabel Izquierdok, Meridako Erromatar Artearen Museo Nazionaleko zuzendari Trinidad Nogalesek, Gijóngo Museo Arkeologikoetako zuzendari Paloma Garcíak, Bizkaiko Arkeologia Museoko zuzendari Etor Telleriak, BIBAT Arabako Arkeologia Museoko arduradun Jaione Aguirrek eta ICAC Instituto Catalá d’Arqueologia Clàssicako zuzendari Josep Maria Paletek eta Bartzelonako institutu horretako ezagutzaren transferentzia arloko arduradun Marta Flórezek.
Programa, xehetasunez
Ohikoa denez, bi sail ditu jaialdiak: Sail Ofiziala eta Hezkuntza Saila. Aurten, sail ofizialak hamarretik gora herrialdetatik etorritako hogeiren bat lan eskainiko ditu. Sail ofizialeko proiekzioak astelehenean hasiko dira, azaroaren 10ean, eta azken egunera arte eskainiko dira, azaroaren 15era arte, egunean bi, hiru eta lau emanaldirekin.
Horrela, sei ardatz hauen inguruan antolatuko dira Sail Ofizialeko proiekzioak: “Historia Pilulak”, “Urpeko Arkeologia” (Donostiako Aquariumean), “Arkitektura”, “Arkeologia Aldarrikatzailea”, “Kolonaurreko Arkeologia” eta “Memoria Historikoa”.
Jarraian, sail ofizialeko programa osoa banakatuta:
- Astelehena, azaroak 10:
- SAIL OFIZIALA – HISTORIA PILULAK
- 17: 00 – CUEVA DE CHAUVET: Siguiendo los pasos de los artistas prehistóricos (2024) – Sarrera gonbidapenarekin.
- SAIL OFIZIALA
- 19:00 – Irekiera ekitaldia eta La ciudad olvidada de la dinastía Ming (2025) filmaren proiekzioa – Sarrera gonbidapenarekin.
- Asteartea, azaroak 11:
- SAIL OFIZIALA – HISTORIA PILULAK
- 17:00 – El misterio de las cometas del desierto (2025) – Sarrera gonbidapenarekin.
- 19: 00h – Tautavel. Vivir en Europa antes de Neandertal (2024) eta El Campo della Fiera y el pozo del tiempo (2025) – Sarrera gonbidapenarekin.
- Asteazkena, azaroak 12:
- SAIL OFIZIALA – HISTORIA PILULAK
- 17:00 – El misterio Balchiria (2025) – Sarrera gonbidapenarekin.
- SAIL OFIZIALA
- 19: 00 – El Ramesseum 2023: un tempo y sus necrópolis. XXXIV campaña arqueológica (2024) – Sarrera gonbidapenarekin.
- Osteguna, azaroak 13:
- SAIL OFIZIALA – HISTORIA PILULAK
- 17:00 – Tartessos, un reflejo en el Guadiana (2025) – Sarrera gonbidapenarekin.
- SAIL OFIZIALA – URPEKO ARKEOLOGIA
- 18: 00 – Vitrum. La revolución del vidrio en Roma (2025) eta Naufragis, buxos i homes “rana” (2025) – Donostiako Aquariumean.
- SAIL OFIZIALA
- 19:00 – Montañas con memoria (2025) eta Ejército de amantes (2025) – Sarrera gonbidapenarekin.
- Ostirala, azaroak 14:
- SAIL OFIZIALA – ARKITEKTURA
- 11: 00 – Cloisters. L’odysée des cloîtres (2025) – Sarrera gonbidapenarekin.
- SAIL OFIZIALA – HISTORIA PILULAK
- 17:00 – La Casa del Fauno (2025) eta Diario de excavación (2025) – Sarrera gonbidapenarekin.
- SAIL OFIZIALA – ARKEOLOGIA ALDARRIKATZAILEA
- 19:00 – La arqueología olvidada (2024) eta Off the archeological record (2024) – Sarrera gonbidapenarekin.
- SAIL OFIZIALA – KOLONAURREKO ARKEOLOGIA
- 20: 30 – Abiseo. El bosque cultural de los Chachapoya (2025) eta La tumba de la reina roja de Palenque (2025) – Sarrera gonbidapenarekin.
- Larunbata, azaroak 15:
- Piotr Kozlov. Un viaje al corazón de Asia (2025) – Eskuragarri soilik Festhome plataformaren bidez.
- SAIL OFIZIALA – MEMORIA HISTORIKOA
- 11:00 – Skammata (2024) – Sarrera gonbidapenarekin.
- SAIL OFIZIALA – MEMORIA HISTORIKOA
- 18:30 – Itxiera ekitaldia eta sari banaketa + La Legión del Águila (2011) filmaren proiekzioa – Sarrera gonbidapenarekin.
Hezkuntza Saila goizeko ordutegian egingo da, azaroak 11, 12 eta 13an, eta proiekzio guztiak 11:00etan eskainiko dira. Gainera, ARK-MO proiektuaren esparruan, egun horietan zehar, Gipuzkoako eta Iparraldeko ikastetxe batzuetako ikasleek arkeologiaren eta arkeologiak lurraldeko kultura ondareari egindako ekarpenaren inguruko film laburrak aurkeztuko dituzte.
Bestalde, Donostiako Aquariumak, berriz ere urpeko arkeologiarekin lotutako film hautatu batzuk eskainiko ditu ostegunean, azaroaren 13an, 18:00etatik aurrera.
Gainera, edizio honetan, jaialdiaren astean zehar, film guztiak eskuragarri egongo dira online Festhome plataformaren bidez.
Aurtengo beste hitzordu garrantzitsuetako bat FICAB Ibiltaria izango da. Topaketa hori azaroaren 13an egingo da Oiasso Museoan, eta bertan bilduko dira historiaren eta arkeologiaren arloetako profesionalak. Azkenik, Irungo alkate Cristina Labordak harrera egingo die Irungo Udaletxeko Areto Nagusian.
La Legión del Águila filmak emango dio amaiera jaialdiari
Aurten ere, Bizinemak girotuko du jaialdia, eta, horretarako, gaikako photocall bat egin eta dekoratu egingo du Amaia Kultur Zentroko sarrera. Gainera, Legio Ven laguntzarekin, Bizinemak parte hartuko du itxiera ekitaldian, larunbatean, azaroaren 16an, 18:30etan, La Legión del Águila (2011) filmaren proiekzioarekin.
Sarrerak
Sail Ofizialetan edo Irekiera eta Itxiera Ekitaldietan izateko interesa dutenek beren gonbidapenak lortu ahal izango dituzte Luis Marianoko Turismo bulegoan, Amaia Kultur Zentroko leihatilan eta udal webgunearen bidez. Pertsona bakoitzak gehienez ere lau gonbidapen jaso ahal izango ditu, eta sarrerak zenbakirik gabeak izango dira irekiera eta itxiera ekitaldietakoak izan ezik.
Hezkuntza Saileko proiekzioak (asteartetik ostegunera, 11:00etan) doakoak izango dira eta sarrera librea izango da edukiera bete arte.
Epaimahaia eta sariak
Aurten, Jesús Cimarro izango epaimahaiburua. Madrilgo Ekoizle eta Antzokien Elkarteko presidentea da, baita Espainiako Antzerki eta Dantza Enpresa Ekoizleen Elkarteen Estatuko Federazioko presidentea ere.
Honako hauek izango ditu epaimahaikide: Ana Belén Marín-Arroyo, Historiaurreko katedraduna eta Giza Eboluzioa Taldeko (EvoAdapta) zuzendaria Kantabriako Unibertsitatean; Juan Manuel Garcia, Ikerbasqueko irakaslea Donostia International Physics Centerren eta CSICeko ikerketa irakasle emeritua; Giulia Pruneti, Florentziako Archeofilm Festival jaialdiko komunikazio zuzendaria eta zuzendarikidea; eta Mertxe Urteaga, Arkeologian doktorea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare historiko-artistiko zerbitzuko kidea.
Jarraian, aurtengo sarien zerrenda osoa:
- Jaialdiko Sari Nagusia: 2.000 euro.
- Publikoaren Sari Berezia: 1.000 euro.
- Genero ikuspegia EITB Saria: 1.000 euro
- Hezkuntza Sailaren Saria: 750 euro.
- Zientzia jendarteratzeko Arkeolan saria: zuzkidura ekonomikorik gabe.



