Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak eta Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak haizeguneetan haize-bolada bortitzengatik eta baso-sute arriskuagatik abisu horia eman du. Irungo Udaleko Segurtasun eta Bizikidetza arloak jakinarazi duenez, Babes Zibilako taldea aktibatu da. Era berean, Obrak, Mantentze eta Azpiegituren arloak eta Udaltzaingoak abisu horiaren bilakaeran adi egongo dira.
Euskalmeten egungo iragarpenaren arabera hiru alerta-aldi aktibatu dira. Batetik. baso-suteen arriskuagatik abisu horia, astearte honetako, azaroaren 11ko, 12:00etatik azaroaren 12ko, asteazkeneko, 23:59ra. Bestetik, abisu horia mendialdeko haizeguneetan asteazken honetarako, azaroak 12rako. Azkenik, abisu horia haizeguneak ez diren zonetan asteazken honetarako, azaroak 12, 06:00etatik 11:59ra eta 18:00etatik 23:59ra.
Euskalmeten gomendioak
Horrez gain, Euskalmetek gomendio hauek ematen dizkie herritarrei, gaur eta biharko haizeteei aurre egiteko:
- Ateak ixtea eta leiho eta toldoak finkatzea.
- Loreontziak eta kalera eror daitekeen objektu oro barrura sartzea.
- Aipatutako orduetan mendira ez joatea eta, behar-beharrezkoa bada, dagozkion neurriak hartzea.
- Erlaitz, horma eta zuhaitzetatik eta publizitate hesietatik urrutiratzea eta lanak egiten ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinen aurrean neurriak hartzea.
- Aldamio eta garabiak eta lanak egiteko beste elementu batzuk finkatzea.
- Ahal dela errepidetik ez bidaiatzea eta dagozkion neurriak hartzea.
- Nor nora doan edo nondik pasatuko den, bertako eguraldiaz informatzea.
- Haize zakarrak sortzen dituen itsasaldi eta olatuetatik urrutiratzea.
- Itsasontzirik ez erabiltzea, amarrak finkatzea.
- Ur-kiroletan ez aritzea.
Irungo Babes Zibiletik adierazi dutenez, honako egoera hauetan emango da arreta:
- Garabi-luma bidezko eraikuntza-obrak.
- Teilatuak eta/edo terrazak, estalkiak eta abar eraberritzeko obrak.
- Ageriko eremuetako obrak.
- Jendearentzako agertokia eta/edo karpa duten ekitaldiak.
- Jende-kontzentrazioak ageriko eremuetan.
- Ostalaritzako konkurrentzia publikoko terrazak.
- Eraikin abandonatuak edo erdi-abandonatuak.
- Hormak egoera txarrean daude, eta erortzeko arriskua dago.
- Egoera txarrean dauden eta erortzeko arriskua duten estalkiak.
- Kanpoko publizitate-kartelak.
- Zuhaitz-eremuak.
- Barbakoa-eremuak.
SMS bidezko alerta-sistema
Udaltzaingoak muturreko eguraldiagatik alertak jasotzeko zerbitzua eskaintzen die herritarrei, SMS bidez alerta bat jaso dezaten muturreko eguraldiagatik edo beste arrazoiren bategatik larrialdiren bat dagoenean. Zerbitzua doakoa da, eta izena ematen dutenek SMS bat jasotzen dute mugikorrean larrialdi bat dagoenean: euriteak, haizeteak, hotz-boladak edo elurteak, basoetako suteak, gai kimikoen edo salgai arriskutsuen istripuak edo bestelakoak.
Alerta larria bada, SMS abisuak automatikoki igorriko dira, baita izena eman ez dutenei, arrisku-eremuan erroldatuta dauden eta Udalaren informazio-sisteman telefono mugikorra erregistratuta duten pertsona guztiei. SMS bidezko alerta-sisteman izena eman nahi baduzu, egin klik hemen.



