Abenduaren 16tik aurrera banatuko da 2026ko Udal Egutegia

Abenduaren 16an, datorren asteartean, hasiko da Irungo 2026ko Udal Egutegiaren banaketa. Aurten 250 argazki jaso dira “Irun, postalekoa” gaia oinarri zuen argazki lehiaketan, herritarrak Irungo enbaxadore bihurtuz. Aurten, gainera, berritasun gisa, Irungo postalak aterako dira hautatutako hamahiru argazkiekin, hiriaren oroigarri izan daitezen.

Interesatuek egutegia doan eskuratu ahal izango dute datorren abenduaren 16tik, asteartetik aurrera, HAZ bulegoan (San Martzial karrika, 2). Cristina Laborda alkatea hasiko da 08:30etik aurrera egutegiak banatzen.

Aurten, gainera, berritasun gisa, Irungo postalak aterako dira hautatutako hamahiru argazkiekin, hiriaren oroigarri. Postalak egutegiarekin batera banatuko dira abenduaren 16tik, asteartetik aurrera.  Guztira, 11.000 ale argitaratuko dira, bai udal egutegietan eta bai postaletan.

Alkateak adierazi du “egutegi honek egingo duena da gure hiriaz are eta harroago senti gaitezela. Izan ere, Irungo txoko eta estanpa batzuk batzuetan oso oharkabean pasatzen dira, eta benetan, arreta gehiago eskaintzeko gelditzen garenean, ‘postalekoak’ direla konturatzen gara. Eta hori da Irun. Hiri bizia, inguratzen gaituzten eremuak hobeto ezagutu, gozatu eta estimatzera gonbidatzen gaituena”.

Irungo Argazki Elkarteak urteak darama Irungo Udalarekin elkarlanean egutegi hau osatzen, irudiak jartzen eta urteko hamabi hilabeteak ilustratuko dituzten hamabi irudien lehen aukeraketa egiten. Horregatik, alkateak eskerrak eman nahi izan dizkio aurten ere ekimenean lagundu duelako eta, bide batez, lehiaketan parte hartu duten guztiei ere eskerrak ematen dizkie: “egutegi hau ezingo litzateke ulertu AFI osatzen dutenen lana eta maitasuna ez bagenu. Urtero ahalegintzen dira argazki onena harrapatzen, udal egutegia hiriko etxeetan eta establezimenduetan apain gera dadin; horregatik, bihotzez eskertu nahi dizuet egindako lana”.

2026ko protagonistak

Ondoren, 2026ko udal egutegia osatzen parte hartu dutenen izenak zehazten dira:

  • Azala: Ana Juarros López.
  • Urtarrila: María Esther Mutuberria Daguer.
  • Otsaila: Rafael Díaz.
  • Martxoa: Laura Pérez Jiménez.
  • Apirila: Santi Aguirre Erauso.
  • Maiatza: Karina Aguirre Altuna.
  • Ekaina: Junkal Susperregui Gamboa.
  • Uztaila: Custodio Martín Domínguez.
  • Abuztua: Gerardo García.
  • Iraila: Ricardo Narganes Martínez.
  • Urria: María de las Nieves Cabrita Duarte.
  • Azaroa: Yolanda Domínguez García.
  • Abendua: Nora Loidi Yarza.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude