Irun Hiriko II. Pintxo Txapelketa eta Ibilbidea antolatzen ari dira

 Denok Bat eta Bidashop elkarteak, Irungo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Irun Hiriko II. Pintxo Txapelketa eta Ibilbidea antolatzen ari dira. Irungo ostalariei zuzendutako deialdia zabaldu dute otsailaren 16tik martxoaren 1era bitartean ospatuko den Pintxo Ibilbidean parte hartzeko. Pintxo Txapelketa berriz, martxoaren 2an egingo da. Ekitaldi gastronomikoan parte hartzeko izen ematea irekita dago oraindik,

Ekimen honen helburua hiriko ostalaritza sustatzea eta herritarrei zein bisitariei bertako zaporeak ezagutaraztea da. Aurtengoa ekitaldiaren bigarren edizioa izango da. Bertan parte hartzeko establezimenduek bi aukera dituzte: Dagoeneko tabernan daukaten pintxo batekin parte hartzea edo  ibilbiderako propio sortutako pintxo berri bat aurkeztea. Gainera, parte hartzen duten tabernek kartel iragarleak jasoko dituzte eta euren eskaintza sare sozialetan sustatuko da, ikusgarritasuna ziurtatuz.

Datak gorde

Ekitaldia bi zati izango ditu. Lehenengo, otsailaren 16tik martxoaren 1era Pintxo Ibilbidea egingo da. Jarraian, martxoaren 2an, Irun Hiriko II. Pintxo Txapelketa egingo da. Ekitaldian parte hartzeko izen-emateak ixteko 5 egun besterik ez dira geratzen, beraz, interesa duten ostalariek lehenbailehen jarri behar dute harremanetan bide hauetatik: 606 898 480 telefono zenbakira deituta edo mezu bat bidaliz sonia.garcia@gilda.eus helbidera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude