Bidasoko III. Maratoi Erdiak marka guztiak hautsiko ditu 2.450 korrikalarirekin

Gaur, otsailak 11, Lomeña Fachadas Rhenus Logistics Bidasoko III. Maratoi Erdia eta 10K probaren aurkezpen ofiziala egin da Palmera Montero gunean. Ekitaldian Borja Olazabal (Irungo kirol ordezkaria), Lupe Queiruga (Hondarribiko kirol ordezkaria), Roberto Ramajo (Aldundiko kirol zuzendaria), Azahara Domínguez (Aldundiko turismo zuzendaria), Ibón Muñoz (Super Amara BAT), Nacho Eguiguren (Rhenus Logistics), Miren Olascoaga (Tadamun GKE) eta Iosu Larrarte (Diario Vasco). Bestalde, lan arrazoiengatik ezin izan dira bertan egon Angel Gonzalez (Deportes Gonzalez), Javi Barandiaran (Boga Tecnica), Gorka Lomeña (Lomeña Fachadas) eta Karmele Aizpurua (Smarktec). Lasterketa datorren otsailaren 22an egingo da

Parte-hartze historikoa

Aurten, probak arrakasta itzela izan du eta lehen aldiz izen-emateak agortu egin dira, lasterketa baino hilabete lehenago gainera Partaide kopurua 2025. urteko 1.496 lagunetik 2.450 pertsonara igaro da 2026an.Hazkundearen gakoa Iparraldeko korrikalariak dira, partaideen % 41 baitira. Gainera, % 22 Bidasoa eskualdekoak dira %17 Irun eta %5 Hondarribikoak eta %9 Donostiatik datoz. Parte-hartze femeninoak gora egiten jarraitzen du, % 35era iritsiz: % 30 maratoi erdian eta % 44 10K-ko proban.

Ibilbide berria eta eliteko korrikalariak

Zirkuitua re-homologatu du RFEAk eta amaierako zatia hobetu da: Santiago kaletik zuzen eta birarik gabe sartuko dira korrikalariak helmugara. 10K proba 09:50ean hasiko da eta Maratoi Erdia 10:00etan.

Maila atletikoa oso altua izango da: Emakumezkoetan Khaterine Tisalema (BSS 2025eko irabazlea), Elena Loyo (probako errekorra duena, 1h14’40”), Maitane Melero, Ana Llorens, Dolores Marco eta Maite Arraiza lehiatuko dira. Gizonen artean berriz, Iraitz Arrospide (1h02’56”), Alex Gonzalez (1h04”), Andoni Acebedo, Unai Arroyo, Javi Menta, Beñat Bengoetxea eta Jose Gomez de Arribaren parte-hartzea baieztatu da.

Lasterketetan hainbat erbi egongo dira: talde nagusietan (1h04-tik 1h14-ra) eta maila herrikoietan (1h20-tik 2h-ra).

Zerbitzuak eta berrikuntzak

Korrikalariek hainbat berrikuntza eta erosotasun izango dituzte. Batetik, Smarktec Enpresa Lasterketan hiru laguneko taldeek parte hartu ahal izango dute kategoria honetan. Gainera, aurten Korrikalariaren Azoka egingo da, larunbatean, hilak 21, Zabaltza plazan 10:00etik 20:00era hainbat jarduerekin.

Dortsalak ostegunean eta ostiralean Deportes Gonzalez dendan jaso ahal izango dira, larunbatean lasterketaren Azokan, eta igandean Uranzun frontoian 08:15etik 09:30era. Korrikalariak Artaleku eta Azken Portu polikiroldegietan dutxatu ahal izango dira. Uranzu frontoian masaje zerbitzua egongo da, San Sebastián masaje eskolaren eskutik.

Maratoi erdian 5 hornidura puntu egongo dira eta 10K-an bi puntu. Korrikalariaren poltsa helmugan emango da aurten.

Elkartasuna: 2.500 euro Tadamun-entzat

Kirolaz gain, lasterketak kutsu solidarioa du. Aurten Tadamun Gobernuz Kanpoko Erakundea aukeratu da eta dagoeneko 2.500 euro bildu dira “Oporrak Bakean” programarako, saharar haurrak udan Gipuzkoan hartzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude