Bidasoa ibaiaren bi aldeak lotzen dituen zubiek badute, urtero, indar bereziz betetzen den egun bat. M8 Asanblada Feministak Bidasoak deituta, 2026ko martxoaren 8an, Hendaiatik Hondarribiraino zabaldu den martxa aldarrikatzaile eta festiboak eskualdeko kaleak hartu ditu. “Beste mundu bat feminismotik” lelopean, muga administratiboen gainetik, borroka eta antolakuntza batasun bihurtu dira.



































