San Miguel auzoko liburutegiak irailaren 1ean irekiko ditu ateak Emigrazio eraikin berrian

San Miguel Oargi-Alaiki Auzo Elkarteak jakinarazi du auzoko liburutegi berria datorren irailaren 1ean zabalduko dela. Zerbitzu berritua Emigrazio eraikineko lokal berrietan kokatuta egongo da, herritarrei irakurketa-espazio zein baliabide berrituak eskaintzeko asmoz.

Proiektu berri hau ospatzeko, ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte aste osoan zehar. Instalazioak ezagutu nahi dituzten auzotar zein bisitari guztiek arratsaldero izango dute aukera bertaratzeko, 17:00etatik 19:30era bitarteko ordutegian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude