Irungo Udaleko Obretako, Mantentze Lanetako eta Azpiegituretako Arloak jakinarazi duenez, asteazken honetan, irailak 16, Gabonetako argiztapenaren aurreinstalazio lanak abiatu dira. Ekimen honen bidez, azaroaren 28tik aurrera argiztatuko diren hiriko gune desberdinetan kableak, lineak eta elikatze-koadroak jarriko dira, azpiegitura osoa garaiz prest izateko asmoz.
Maykolux, S.L. enpresa esleipendunak bideratuko ditu lanak, eta herritarrengan nahiz zirkulazioan eragina txikitzeko gaueko ordutegian egingo dira, 22:00etatik 07:00etara bitartean. Lanak zazpi eta hamar gau artean luzatzea aurreikusi da. Irungo Udalak sentitzen ditu kableatua jartzeak sor ditzakeen eragozpenak, eta eskerrak eman dizkie herritarrei erakutsitako ulermenagatik.



