Belaskoenea auzoak bere festak ospatuko ditu irailaren 18tik 20ra bitartean

Datorren asteburuan, irailaren 18tik 20ra bitartean, Belaskoenea auzoak bere jaien edizio berria ospatuko du adin guztiei zuzendutako egitarau zabal baten bidez. Haurrentzako jolasak, kirol lehiaketak, herri-bazkariak eta gaueko musika saioak bilduko ditu hiru eguneko jai-egitarauak, auzo-elkarteak hiriko hainbat eragileekin batera elkarlanean prestatutako proposamenarekin.

Irailaren 18an, ostirala, 18:00etan haurren entzierroak eta 2025eko konpainiako kantineraren irekiera-ekitaldiak emango diote hasiera Belaskoeneako jai-egitarauari. Lehen egun horretan, 18:30ean Gazteleku Martindozeneak antolatutako 3×3 saskibaloi txapelketa (12-17 urtekoentzat), tatuaje tailerrak, 20:00etan umeentzako pizza-dastaketa, ikastetxeko patioan 21:00etan egingo den afari herrikoia eta gaueko diskofesta egingo dira 22:00etan. Larunbatean, irailak 19, Mayumi Judo Klubaren autodefentsa ikastaro doakoa11:00etan, puzgarriak 11:00etatik 14:00etara 16:00etatik 18:00etara, kaleko hezitzaileen tailerrak 12:00etan , apar-festa 17:00etan , bakarrizketak 19:00etan eta gaueko musikaldia 22:00etatik aurrera nabarmenduko dira.

Igandean, irailak 20, ohiko ibilaldi herrikoiarekin 8:00etan eta Txistularien Udal Bandaren dianarekin 9:00etan abiatuko da eguna. Goizean zehar patata-tortilla lehiaketa ospatuko da 10:30ean ; parte hartzeko izen-ematea irailaren 19ko 13:00ak arte egongo da zabalik ‘Jose y Mariaje’ dendan. Eguerdiko 14:30ean herri-paellada (7 euroko txartela, gehienez 250 pertsona) eta iberiko sorta bat jokoan jarriko duen bingoa egingo dira, txartelak Bar Matiasen eskuragarri egonda euro batean. Festak amaitzeko, hiriko dantza akademien erakustaldia 18:00etan, bakarrizketak 19:00etan  eta 2026ko kantineraren azken ekitaldia egingo dira 20:30ean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude