Santiagoko Aste Kulturala ospatuko da gaurtik hasita igandera bitartean

Santiago La Bañera Auzo Elkarteak Santiago Auzoko Aste Kulturalaren edizio berria antolatu du irailaren 17tik 20ra bitartean. Lau egun hauetan zehar, adin guztietako herritarrentzako jarduera zabala eskainiko da auzoan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, eguraldi txarra eginez gero, tailerrak Santiago elkartearen barruan egingo dira.

Egitaraua gaur ostegunean, irailak 17, abiatuko da 17:15eko meriendarekin eta fruta-brotxeten tailerraz. Ostiralean, irailak 18, Gabonetako postalen tailerra egingo da 17:30ean (Irungo  Auzo Elkarteen Federazioaren lehiaketarako), 19:00etan buruhandiak aterako dira eta 20:00etatik 23:00etara DJ Alainek jarriko du musika. Larunbatean, irailak 19, adin guztientzako jolasak eta eskulan-tailerrak egingo dira 17:30ean, buruhandiak 19:30ean ibiliko dira auzoan barrena, eta iluntzean afari herrikoia zein DJ Txemaren musika (21:00) eta bingoa (23:30) egongo dira.

Auzo kulturalari amaiera emateko, igandean, irailak 20, paella-lehiaketa egingo da 12:30ean, horretarako parte hartzaile nahikoak lortuz gero eta egitekotan, sari-banaketa 13:45etan izango da, 14:00etan paella-bazkariarekin hasteko. Arratsaldean mahai-jokoak egingo dira 16:30etatik aurrera eta buruhandien azken saioa 19:00etan antolatu dira, 20:00etan Aste Kulturalari amaiera emateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude