CBAk kultura- eta sormen-industrien ‘BDCC Ostegunak’ jardunaldia hartuko du urriaren 1ean

Irungo Udaleko Kultura Zerbitzuak eta Bidasoa bizirik-ek jakinarazi dutenez, CBA Kultura eta Sorkuntza Zentroak BDCC Ostegunak jardunaldia hartuko du urriaren 1ean, osteguna, goiz osoan zehar. Ekimen honen helburu nagusia da kultura- eta sormen-industrietako erakundeei zein profesionalei sarean lan egiteko eta lankidetza estrategikoak eraikitzeko tresnak eskaintzea, Euskadiren eta Iparraldearen arteko mugaz gaindiko ekosistema lehiakor eta konektatuago bat bultzatuz.

Topaketak esperientzia inspiratzaileak, kasu praktikoak eta networking gidatu bat bilduko ditu. Egitaraua 10:00etan abiatuko da ongietorriarekin, eta jarraian Patxi Bellyk sareko hazkundeari buruz hitz egingo du. Ondoren, Frank Suárezek Euskal Kultur Erakundearen (EKE) mugaz bi aldeetako esperientzia aurkeztuko du, eta Helga Massetanik Bitamine Faktoriak sorkuntza garaikidean egindako lana azalduko du. Saioa amaitzeko, Patxi Bellyk “Conecta para crear” networking gidatua zuzenduko du 11:20an, kafe-atsedenaldiarekin batera. Parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izen-emate inprimakia betetzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude