‘Elkarrizketa Feministak’ programa berriz martxan jarriko da ostiralean Irungo Emakumeen Etxean

Irungo Udalak eta Irungo Emakumeen Etxea Elkarteak (ACMI/IEEE), kudeaketa partekaturako hitzarmenaren barruan, ‘Elkarrizketa Feministak’ programaren saio berri bat antolatu dute datorren ostiralean, irailak 25. Abuztuko etenaldiaren ostean berriro martxan jarriko den ziklo honek Carmen de la Guardia aholkulari zientifiko eta idazlea hartuko du Emakumeen Etxean, arratsaldeko 18:30ean. Sarrera librea izango da emakume zein gizonentzat, aretoko edukiera bete arte.

Hitzaldian, De la Guardiak Lyceum Clubaren mendeurrena izango du hizpide, 1926an Madrilen sortutako emakumeentzako topaleku, kulturgune eta parte-hartze espazio berritzaile horren bilakaera aztertuz. Horrez gain, saioak arreta berezia jarriko dio Julia Iruretagoyena irundarrari, proiektu hura abian jartzeko orduan izandako papera eta bere emakume zein afektu sareen garrantzia ezagutarazteko. Solasaldiaren osagarri gisa, erakusketa bat zabalduko da ostiraletik aurrera Emakumeen Etxeko Julia Iruretagoyena aretoan.

‘Elkarrizketa Feministak’

Elkarrizketa Feministak‘ programa joan den urtarrilean jarri zen abian, eta hilabetero herritarrei eragiten dieten errealitate nahiz gai ezberdinei buruz ikasteko eta hausnartzeko espazio bat eskaintzea du helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude