Irungo Udalbatzak mugarriak aztertzeko ohiko ibilbidearen 3. zatia egin du Hondarribiko mugan

Udazkenarekin batera, Irungo Udalbatzak mugarriak aztertzeko tradizioari heldu dio gaur goizean, Cristina Laborda alkatea buru zela eta udal teknikarien zein mugazainen laguntzarekin. Oraingo honetan, ibilbidearen hirugarren zatia osatu dute, udalerriaren ipar-ekialdean Hondarribiarekin muga egiten duen eremuan. Ohitura hau XVIII. mendean udalerrien mugak zaintzeko egiten ziren ikuskapen ofizialetan oinarritzen da, eta Irungo Udalbatzak 80ko hamarkadan berreskuratu zuen izaera testimonialarekin. Horrela, urtero lau zatietan banatutako zeharkaldia egiten dute oinez, hiriaren muga geografiko guztiak ikuskatu eta zaintzeko.

Gaurko ibilbideak 12 kilometroko distantzia izan du, igoera zein jaitsiera ugariko zerra-profilarekin Araso parajetik Santiagotarrak ingururaino. Taldea 08:45ean abiatu da irteera puntutik eta, mugarriz mugarri Hondarribiko muga inguratu ondoren, Urdanibian geldialdi bat egin dute indarrak berritzeko. Azkenik, 13:00ak aldera amaitu dute zeharkaldia Real Unión pasealekuan, Santiagotarraken pantalanaren ondoan. Ikuskapen honek, udalerriaren ondarea eta muga geografikoak egoera onean daudela ziurtatzeaz gain, Irungo ingurune naturaleko paraje ederrez gozatzeko aukera eskaini die parte-hartzaileei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude