
AB Soluciones Industriales mantentze industrialeko eta osagaien hornidurako zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa irundarra da. 2022an Alberto Benitok martxan jarritako enpresa da. Bertan soluzio industrial integral eta pertsonalizatuak eskaintzen ditu, bezero bakoitzaren behar espezifikoetara egokituz.
Nolako zerbitzuak eskaintzen dituzu?
Nire zerbitzuetan, mantentze industrialean ikuspegi integrala eta kalitatezkoa eskaintzen ahalegintzen naiz. Bikaintasunarekin dudan konpromisoa bezeroekin dudan hurbiltasunean eta gardentasunean islatzen da, kasu bakoitzerako beharrezkoak diren estandar zorrotzenak betez. Hori lortzeko, nire bezeroen beharrak asetzeko konpromisoa hartzen dut, eta une oro konponbide eraginkor eta fidagarriak ematekoa.
Mantentze prebentiboari garrantzi handia ematen diozu. Zergatik?
Mantentze prebentiboa funtsezkoa da industria akinen eta industria instalazioen funtzionamendu egokia bermatzeko, langileen segurtasuna eta enpresentzako epe luzerako aurrezpena bermatuz. Era berean, epe luzerako inbertsioa da, ustekabeko matxurak prebenitzen dituelako eta ekipoen bizitza baliagarria luzatzen laguntzen duelako. Mantentze prebentiboaren plangintza eginez, produkzio geldialdiak saihesten dira eta horretarako ekintza plan proaktiboak prestatzen ditut.
“Bikaintasunarekin dudan konpromisoa bezeroekin dudan hurbiltasunean eta gardentasunean islatzen da”
Mantentze zerbitzuek enpresaren segurtasunaz gain, eraginkortasunean ere laguntzen dute?
Mantentze prebentiboko eta/edo prediktiboko programa bat inplementatuz, arazoak identifikatu eta aurre egin dakieke matxura larri bihurtu aurretik. Hori funtsezkoa da ekoizpenaren etengabeko fluxuari eusteko, eta horrek, aldi berean, enpresaren eraginkortasunari eta errentagarritasunari laguntzen dio. Era berean, mantentze zerbitzuek ere eragin zuzena dute kalitatezko ekoizpena lortzeko. Behar bezala mantendutako ekipoak eta makinek modu ezin hobean funtzionatuko dute, eta horrek kalitate handiagoko azken produktuak ekarriko ditu.
Zein sektoretako enpresetan izan daitezke erabilgarriak zure zerbitzuak?
Nire zerbitzuak hainbat enpresa sektoretan dira aplikagarriak. Eremu espezifikoei dagokienez, esperientzia dut hidraulikan, pneumatikan, lubrifikazioan eta huts sistemetan. Alderdi horiek funtsezkoak dira hainbat industriatan, hala nola automotrizean, manufakturan, elikagaietan eta beste askotan. Nire helburua nire bezero bakoitzari osoa eta pertsonalizatua eskaintzea da, bere sektoreko behar espezifikoetara egokituz.
Bezeroekin harreman estua izan nahi duzu zerbitzu jarraitu eta pertsonalizatua eskaintzeko?
Nire bezeroekin etengabeko harremana izatearen garrantzian sinesten dut, haien beharrak eraginkortasunez asetzeko eta haien aurreikuspenak gainditzeko. Komunikazio hurbila eta pertsonalizatua izatean, nire zerbitzuak eta produktuak baldintza espezifikoen arabera egokitu ditzaket, eta horrek bezeroaren gogobetetasuna eta leialtasuna areagotzen ditu.
Erabiltzen dituzun produktuen kalitateari garrantzi handia ematen diozu, ezta?
Bai horixe! Erabiltzen ditudan produktuen kalitatea oso garrantzitsua da niretzat. Mantentze industrialaren arloko profesional gisa, uste dut erabilitako produktuen kalitateak zuzeneko eragina duela nire bezeroen makinen eta instalazioen errendimenduan eta eraginkortasunean. Horretarako, nire hornitzaileekin hertsiki lan egiten dut azken berrikuntza eta teknologien berri izateko.
Zein motatako produktuak eskaintzen dizkiezu zure bezeroei?
Produktu sorta zabala merkaturatzen dut nire bezeroen beharrak asetzeko, baina hidraulika, pneumatika, lubrifikazio eta hutseko sistemetarako osagaietan espezializatuta nago. Arlo horietan dudan esperientziak eta ezagutzak aukera ematen didate bezero bakoitzaren beharrizan espezifikoetara egokitutako konponbideak emateko.
Egun soluzio industrialak eskaintzen dituzten enpresen eskari handia dago?
Mantentze industrialaz, prediktiboaz, prebentiboaz edo zuzentzaileaz ari bagara, erantzuna baiezkoa da. Enpresek inbertsio estrategikotzat hartzen baitute, gastu baten ordez. Hala eta guztiz ere, enpresa askok ezin dute barneko mantentze lanetarako departamenturik eduki. Ondorioz, enpresa askok mantentze industriala kanpora ateratzea erabakitzen dute, zerbitzu espezializatuak kontratatuz.
“Nire zerbitzuak hainbat enpresa sektoretan dira aplikagarriak”

Zergatik erabaki zenuen aurten Irungo maratoi erdiko babesle nagusietako bat bihurtzea?
Lehenik eta behin, atletismoaren zale amorratua eta korrikalari afizionatua naizen aldetik, beti baloratu izan ditut kirolaren onurak eta horrek osasunean eta ongizatean duen eragin positiboa. Grina pertsonal hori enpresa esparrura itzultzeko beharra sentitu nuen, eta negozio baten jabe gisa dudan posizioa erabili behar nuen komunitatean kirola sustatzeko eta babesteko. Gainera, nire ustez, enpresek zeregin garrantzitsua dute kirola sustatzeko eta kirolarientzako aukerak sortzeko.
Zure zerbitzuak jasotzeko interesa eduki dezaketen enpresak nola jar daitezke zurekin harremanetan?
Hartua daukat bezero potentzialekin komunikazio arina eta irisgarria ezartzeko konpromisoa. Horrek esan nahi du telefonoz, mezularitza aplikazioz eta posta elektronikoz eskuragarri nagoela, sor daitekeen edozein zalantza edo kontsulta ahalik eta lasterren ebazteko. Bestetik, sare sozial profesionalek egungo enpresa ingurunean duten garrantzia ulertzen dut, eta, beraz, LinkedIn eta antzeko plataformetan ere parte hartzen dut. Gainera, webgune intuitiboa eta nabigatzeko erraza izateaz arduratu naiz. Bertan, interesa duten enpresek nire zerbitzuei eta merkaturatutako produktuei buruzko informazioa aurki dezakete, baita harremanetarako formulario bat ere, kontsultak azkar eta erraz bidaltzeko.