Abenduaren 18an hasiko da Inauterietako kartela aukeratzeko lehiaketa

Irungo Udaleko Kultura arloak jakinarazi du oinarriak onetsi direla Irungo 2024ko Inauteriak iragartzeko kartelaren lehiaketan parte hartzeko. Lanak Amaia Kultur Zentroan aurkeztu ahal izango dira abenduaren 18tik urtarrilaren 5era bitartean. Informazio gehiago nahi izanez gero, lehiaketaren oinarriak Irungo Udalaren webgunean kontsultatu daitezke.

Lehen saria 600 eurokoa izango da, eta accesita, berriz, 200 eurokoa. Jatorrizkoek 70 x 50 cm-ko formatu bertikala eduki beharko dute, eta kartelaren neurri bereko panel baten gainean jarri beharko dira, balora daitezen eta gerora, agian, erakusketa batean agertzeko.Gainera, kartelaren irudia CD edo USB batean ere eman beharko da, JPG edo PDF formatuan.

Kartelean testu hau agertuko beharko da:

IRUNGO INAUTERIAK 2024 CARNAVALES DE IRUN

Otsailak 08-13 Febrero

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude