Bihartik, azaroaren 27tik, aurrera eta abenduaren 26ra arte aurkeztu ahalko dira Ribera Beken edizio berrirako proiektuak. Ekimenak bi beka izango ditu eta aurtengo deialdirako aurrekontuak gora egin du, aurtengoa 11.250na eurokoa baita, iazko edizioan 9.000koak izan bitartean. Bekek 9 hilabeteko iraupena izango dute. Eskaerak betiko bideetatik aurkez daitezke, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan edo egoitza elektronikoaren bidez, abenduaren 26ra arte.
Proposamenak tandem batek aurkeztu behar ditu, eta, lan horretan, Gizarte Zientzien profil bat eta Arte Ederren profil bat (ikerkuntza-arte) integratu behar dira. Aurreko edizioetan bezala, geografia, soziologia, nazioarteko harremanak, biologia edo ingurumen zientziarekin zerikusia duten ikerketa proiektuak aukeratuko dira. Ikerketak Bidasoa ibaiaren eta bere eragin-eremuaren inguruko mugaren eta memoria historikoaren kontzeptuei heldu beharko die, eta emaitzak artistikoa izan behar du. Zentzu horretan, bereziki baloratzen dira dimentsio soziala eta parte hartzeko prozesuak.
Nuria Alzaga Kultura ordezkariak azpimarratu duenez, “Udaletik atsegin handiz ikusten dugu Ribera Beken beste edizio bat martxan jarri izana. Kultura ordezkariak gogoratu duenez, Ribera Bekak estatuan formatu hau duten beken deialdia da eta Bidasoa ibaiaren inguruari buruz dakitena gehiago aberasten duten lanak ezagutzeko aukera ematen dute. “Parte-hartzaileek beren lanetan alderdi artistikoak ikerketarekin nahasteko duten moduagatik, berezitasuna bertute bihurtzen da, proiektuak aurkezteko orduan, eta horregatik dira beka hauek hain bereziak”, erantsi du Alzagak.
Tandem formatuan ere agertzen da Ribera Beken berezitasun hori; izan ere, bi pertsonak osatzen dute tandema, eta ekimen honen xede diren bi profilak ordezkatzen dituzte: alderdi artistikoa bata, eta gizarte-zientzien esparruko ikerketarekin lotuagoa, bestea
Beka eskuratu nahi dutenek aurreproiektu bat aurkeztu beharko dute haien eskaeran, eta aurreproiektu horretan, besteak beste, izenburua, ikerketaren kontzeptua, metodologia eta kronograma jasoko dira. Gainera, harekin batera, portfolio gisa egindako proposamen artistikoen memoria bat ere aurkeztu beharko da. Udalaren webgunean kontsultatu daitezke deialdiaren oinarriak eta informazio guztia.
Aurreko edizioetan
Aurreko edizioan, honako hauek izan ziren bekaren irabazleak: Ainhoa Resano Melado eta Miren Tirapu Goikoetxea, «Urak daramana. Bidasoko Emakumeen Memoriak» proiektuagatik, eta Arkaitz Saiz-Calderon Sagarzazu eta Raquel Pérez Madrigal (ARKAMEYERS kolektiboa), «Relatos del Nuevo Hogar» lanagatik.